DONOSTIA.

Uztailaren 14tik 15era bitarteko gaua Donostiako Easo kalea asteazkeneko lehen orduan irekitzeko aprobetxatuko da Topoaren saihesbidea Miraconcha-Easo tartean eraikitzeko lanak direla eta itxita egon dena. Era berean, San Martin kalea itxiko da. Easo kalea irekitzeak hiriaren erdigunea ez pilatzea ekarriko du eta neurri batean San Martinen itxitura arinduko du.

  • Easo kalea irekitzen denean, ibilgailuen trafikoa bi erreitan barna zirkulatzen ahalko da, San Martzial kaleraino, non galtzada estutuko da eta errei batetik baino ezin izango da zirkulatu.
  • Easotik, autobus gehienak Askatasunaren hiribidetik hirigunera doan bidean ibiliko dira, baita taxiak, larrialdiko ibilgailuak, obrakoak, motorrak, inguruko aparkalekuen titularrak eta baita txandakako aparkalekua bilatzen duten ibilgailuak ere.
  • San Martin kalea erabat moztuko du Urbieta eta Hondarribia arteko tartean. Egoera horrek urtebete inguru iraungo du, eta urte horretatik aurrera, partzialki berrireki ahal izango da.

Desbideratzeak honako hauek izango dira: ibilgailu pribatuari dagokionez, hiriaren ekialderanzko ibilbidea (Gros, Egia…) azken hilabeteetan Urbieta kalean, Parkea kalean eta Gernikako Arbolaren pasealekuan zehar prestatutako ibilbidean egingo da. Topoaren obrek inguruan indusketa lanak egiten jarraituko dute eta, beraz, obrako hesia ez da desagertuko Easo eta Zubieta kaleen arteko bidegurutzetik.

EASO GUNEKO APARKALEKUAK

Easo kaleko zirkulazioa irekiz gero, Cervantes plazako aparkalekura eta inguruko gainerako aparkalekuetara sartu ahal izango dira bai udal aparkalekuetako erabiltzaileak bai txandakako aparkalekua bilatzen dutenak (Askatasunaren hiribidetik 180º-ko biraketaren bidez ezin izango da sartu).

Easo kaleko trafikoa kontrolatuko da, eta, beraz, garraio publikoaren zerbitzua oztopatzen duten ibilgailuen pilaketa edo auto-ilaren kasuan, txandakako aparkalekua nahi duten ibilgailuetarako sarbidea moztuko da, ez egoiliarrentzako.

Mozketa une puntual hauetan aparkalekuetara sartzea errazteko, erabiltzaileek tarte mugatuan zirkulatzeko baimenaren bereizgarria eskatu ahalko dute (gehienez ere 2 aparkatzeko plaza bakoitzeko). Cervantes eta San Martin udal-parkinetako erabiltzaileek bereizgarria aparkaleku berean eskatu ahal izango dute; San Martzial, 50 kaleko eta Easo, 5 kaleko aparkaleku pribatuen jabeak eta plazak alokatuak dituztenak, berriz, Udaleko Mugikortasun Departamentuari eskatu beharko diote, plazaren jabetza justifikatuz.

Gainera, Easo kaleko zamalanetarako aurreko erreserba berreskuratuko da, San Martin eta Arrasate kaleen artean, eta San Martin kalean motorrentzako beste erreserba bat sortuko da.

DBUS GELTOKIETAKO ALDAKETAK

Gaur egun Artzain Onaren inguruan San Martinen gelditzen diren Dbuseko lineek Easo kaleko 9. eta 19. zenbakietara eramango dituzte geltokiak, baita Askatasunaren hiribideko lehen etxesailera ere. Gainera, autobusek biratzeko aukera izango dute hiribidetik Okendo kalera.