Europako Batzordeak 10 milioi eurorekin finantzatuko du EuCanImage partzuergoa
BILBO. Euskal Herriko Unibertsitateak parte hartzen duen EuCanImage partzuergoak 10 milioi euroko finantziazioa jasoko du Europako Batzordearen partetik minbiziaren aurka borrokatzeko. Honen helburua adimen artifizialeko erremintak garatuta diagnostikoa hobetzea da, tumoreen irudiak trukatuz.
UPV/EHUk Zuzenbidea eta Giza Genoma Katedra ikertaldearen ekarpenarekin esku hartuko du. «Plataformaren inplikazio etikoekin eta legezkoekin arduratuko gara, kontuan izanik pazienteen datuak partekatuko direla; hala, diagnostiko metodo berrien inguruan ikertuko da, osasun-asistentzian ezartzeko», adierazi du Pilar Nicolás UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle eta ikertzaileak.
EuCanImage plataforman, UPV/EHUk ez ezik beste hainbat erakundek ere esku hartzen dute, hala nola Bartzelonako Unibertsitateak, Minbizia Ikertzeko Europako Elkarteak, Maastrichteko Unibertsitateak edo Arkansaseko Unibertsitateko Minbizi Irudien Artxibategiak. Hori horrela, 25.000 pertsonaren baino gehiagoren datuak eskuratuko ditu plataformak, eta, hari esker, orain arte inoiz ez bezala ikertu ahal izango dira premia klinikoak; esaterako, gibeleko lesio txikiak eta kolon eta ondesteko minbiziaren metastasia detektatzeko, edo bularreko minbiziaren azpitipo molekularrak zenbatesteko.
«Ekimen oso ahaltsu batean parte hartzeko aukera eskaintzen digu, eta praktikan aztertu dezakegu nola aplikatu pazienteentzat horren onuragarriak izan litezkeen erreminta teknologikoak, betiere pazienteen eskubideak errespetatzen dituzten baldintzetan», azaldu du Pilar Nicolásek.
Temas
Más en Sociedad
-
Bar Gallarta Zaharra, cochinillo por encargo y sabor sin carta en Zierbena
-
Viaje al engaño: más de 60 afectados en Euskadi por la presunta estafa de una agencia
-
Las temperaturas veraniegas se instalan en Euskadi: un calor sofocante activa la alerta martes y miércoles
-
Manuel Lezertua presenta este martes en el Parlamento Vasco su renuncia al cargo como Ararteko, tras 10 años de mandato