EHUk baimena emango die ikasleei ikastegietara sartzeko
BILBO. Euskal Herriko Unibertsitateak baimena emango die ikasleei ikastegietara sartu ahal izateko, baina salbuespenezko kasuetan bakarrik eta, noski, ezarritako segurtasun-neurri guztiak betetzen. Apirilaren 27an, errektoreak erabaki bat eman zuen hainbat muga ezarriz ezohiko egoera honetan unibertsitate instalazio eta eraikinetara sartzeko, lehentasuntzat hartuta osasun eta segurtasun arloko baldintza guztiak bermatzea, eta orain aukera emango zaie ikasleei ikastegietara sartzeko.
Hala, pasa den ostegunetik aurrera, eskaera arrazoitua eginda, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren ikasleek aukera izango dute UPV/EHUko ikastegietara sartzeko, atzeratu ezin diren eta online egin ezin diren gestio administratiboak egiteko. Kategoria honen barruan sartzen da ebaluazio probak egiteko behar den materiala jasotzea.
Eskaerak aurkeztuko zaizkio dagokion ikastegiko Zuzendaritzari edo Dekanotzari, eta organo honek izango du erabakitzeko gaitasuna. Behin baimena lortuta, hitzordua eskatuko da, kontuan izanik osasun eta segurtasun arloko prebentzio neurriak. Ikastegietako Zuzendaritzek edo Dekanotzek egunero bidaliko diote Segurtasun arloko zuzendariari ikastegi bakoitzera sartuko diren ikasleen zerrenda. Arau hau aplikatuko da ere Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian eta UPV/EHUren unibertsitate egoitzetan.
Bestetik, erabaki honek baimena ematen die ere irakasle-ikertzaileei eta AZPko langileei laborategietara eta beste instalazio batzuetara sartzeko, dagozkien ikerketa lanak egiteko. Horretarako, Plan Espezifiko bat egin beharko da, bat etorriko dena UPV/EHUren aurrez aurreko jarduerara itzultzeko planarekin. Gainera, baimena ematen zaie ere ikastegietan desinfekzio eta egokitzapen lanak egiten behar dituzten langileei unibertsitateko instalazioetara sartzeko.
Temas
Más en Sociedad
-
Primera superluna del año: ¿a qué hora y desde dónde ver la Luna del Lobo?
-
Grok reconoce la publicación en X de imágenes sexualizadas de menores mediante IA
-
Alerta por nevadas en cotas bajas desde este domingo en la mitad norte peninsular
-
Se elevan la adicción y los problemas mentales entre los jóvenes que se encuentran en situación de calle