Miramongo Hiri Antolamendurako Plan Berezia onartu du Donostiak
DONOSTIA. Gaur goizean, apirilak 28, asteartea, Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordea telematikoki bildu da. Bilera horretan, besteak beste, Miramon esparruko hainbat lurzatiri buruzko Hiri Antolamenduko Plan Berezia onartu egin da. Akordio honekin, Gobernu Taldeak bere jarduerari ekin dio berriro.
Araudiaren malgutze honekin Donostiako parke teknologikoan ezarri nahi diren enpresa berriei erraztasunak ematea bilatzen da.
Aldaketa hauek alderdi ezberdinetan dute eragina: Lursailen zatigarritasuna, kirol ekipamendu pribatua ezartzeko aukera eta ezarpen horrekin lotzen diren aldaketak, lursailen artean eraikigarritasuna lekualdatzearen tolerantzia, lursailen lerrokaduraren zuzenketa eta lursailak azpizatitzeko aukerak, oro har industria erabilerak onartzea, erabilera nagusiaren erabilera osagarri gisa edo eduki teknologiko handiko erabilera gisa, komunitate ekipamenduko erabilera baimentzea, lursail pribatuan instalazioak ezartzea, eraikinak seinaleztatzea, aparkaleku zuzkidura, lursail batzuen altuera malgutzea, agortu gabeko eraikigarritasuna lekualdatzea, azaleren zuzenketa eta erdisotoko lokalen bizigarritasun baldintzak.
BELARTZA
Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio Donostiako Belartza II eremuko lurzati baten xehetasun azterkaria. Honen xedea da esparruan indarra duen plan partzialean sestra gaineko gehieneko lerrokadurak aldatzea. Zehazki, beheko solairuaren okupazioa egungo errodadura erreiraino zabaldu nahi da, eraikina inguratzen duen terraza eremuaren zati bat estali ahal izateko.
Temas
Más en Sociedad
-
La sencilla fórmula de tres productos con la que restauran los archivos dañados por la dana
-
Dos monjas cismáticas de Belorado se retractan y regresan a la Iglesia católica
-
Euskadi implantará el próximo curso el Bachillerato Internacional en tres centros públicos
-
Las instituciones vascas llaman a 'dar espacio a la igualdad' frente a mensajes machistas