TOLOSA. Pasa den aste honetan zehar, Tolosako Udalak eskuratutako koronabirusaren aurrean ahoa eta sudurra babesteko maskarilla kirurgikoak banatu ditu udaltzaingoak Hiribusean eta herriko autobus geltokietan. Hiribus zerbitzuaz gain, Renfek ere banatu egin ditu trenaren erabiltzaileen artean.

Maskara hauen bidez, ahoa eta sudurra babesten dira, eta gaixotasunaren hedapena gelditzea ahalbidetzen dute. Hainbat maskara mota daude herritarren eskura, babes maila eta erabilera ezberdinetakoak, jarduera motaren arabera sailkatuta, eta horiek erabiltzea bezain garrantzitsua da maskarak modu egokian jartzea eta kentzea, eta gainerako babes neurriak erabiltzen jarraitzea: norbanakoen artean metro eta erdiko edo bi metroko distantzia mantentzea eta eskuak maiz garbitzea.

Maskarak jende ugari pilatu daitekeen lekuetan erabili behar dira, segurtasun distantzia mantendu ezin den kasuetan; oso garrantzitsua da ahoa eta sudurra ondo estaltzea, eta maskararen aurreko aldea eskuekin ez ukitzea. Maskara belarri atzean geratzen diren gometatik tira eginez kendu edo jarri behar da, eta bustitzen edo zikintzen bada beste bategatik ordezkatu behar da. Erabiltzen ez den uneetan maskara poltsa itxi batean gorde behar da, eta maskara jarri aurretik eta kendu ondoren eskuak garbitu behar dira.

BABES NEURRI GUZTIAK MANTENDU

Maskara kirurgikoek zein etxean egindako maskarek ez dute erabateko babesa bermatzen, baina birusa hedatu ez dadin laguntzen dute. Izan ere, maskara mota hauek gaixo dauden pertsonek birusa ez zabaltzea ahalbidetzen dute.

Beste aste betez, udalak eskulade osorako materiala jaso du eta brigada arduratuko da jasotako maskarilla eta eskularruak banatzeaz.