GRALa prestatzeko materialak eskuragarri jarri ditu EHUk
BILBO. Bizitzen ari garen egoera berezi honen aurrean, Euskal Herriko Unibertsitateak irtenbide bat aurkitu du Gradu Amaierako Lana (GRAL) egiten ari diren ikasleei laguntzeko. Hala, unibertsitateko Bibliotekak prestakuntza saioak eskainiko ditu, ikasleek behar dituzten materialak eskuragarri izan ditzaten.
Gaur egun, UPV/EHUko aurrez-aurreko jarduera guztiak etenda dauden arren, laguntzen jarraitu nahi du Bibliotekak eta horregatik saio horietan erabiltzen eta banatzen dituen materialak argitaratu egin ditu. Hor azaltzen dira ikerketa lana egiteko urrats nagusiak: informazioa bilatzea, emaitzak ebaluatzea, erreferentzia bibliografikoak kudeatzea eta GrALa idaztea eta aurkeztea, besteak beste.
'Itxita dioen kartelak ez digu zure zerbitzuan jarraitzea eragozten' lelopean, Bibliotekak arindu egin ditu baliabideekiko konexioa eta digitalizatutako funts bibliografiko guztietarako sarbidea. Argitalpen horietara guztietara UPV/EHUren Bibliotekaren Katalogoaren bidez sartzen da eta katalogoan identifikatzeko baldintza bakarra da "hasi saioa" botoia sakatzea.
JOVE SCIENCE EDUCATION
Halaber, UPV/EHUko Bibliotekak doako sarbidea eskaintzen du JoVE Science Education baliabidera, urrutiko irakaskuntza eta ikaskuntza bultzatzeko. Ikus-entzunezko plataforma horrek oinarri zientifikoak irakasten ditu, bideo-erakustaldi erraz eta ulerterrazen bidez. JoVE Science Education delakoaren eduki osoa eskuragarri izango dute UPV/EHUko ikasle eta langileek 2020ko ekainaren 15era arte. Edukia eskuratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik UPV/EHUko e-mailarekin erregistratzea, hementxe. Bideo guztiak gaztelaniazko azpitituluekin eskaintzen dira.
Temas
Más en Sociedad
-
“En 2023 fallecieron 141 personas por suicidio: el triple de muertes que por accidente de tráfico”
-
Jóvenes afectados por el volcán de La Palma presentan mejor salud mental que el resto de la provincia, según un estudio
-
Euskadi, la segunda comunidad con más cargadores rápidos de vehículos por cada 1.000 km
-
Arranca en Madrid la manifestación por la sanidad pública y contra el Gobierno de Ayuso