Tecnaliak egindako mapa termikoa

Hiru gradu gora egingo du tenperaturak gora Donostian 2100. urterako

28.02.2020 | 11:17
Hiru gradu gora egingo du tenperaturak gora Donostian 2100. urterako.

DONOSTIA. Donostiako bataz-besteko tenperaturak hiru gradu egingo du gora 2100. urterako. Hori aurreikusten du Tecnaliak egindako mapa termikoak, zeinak erakusten du Gipuzkoako hiriburuak klima aldaketaren ondorioak zuzen-zuzen jasango dituela datozen hamarkadetan.

Helburua izan da Donostiako udalerriko mapa termiko bat egitea, eskura dagoen informazio kartografiko eta meteorologikotik abiatuta. Mapa termikoa egiteko, Urbclim mesoeskalako hiri klimaren eredua erabili da. VITO1ek garatu du eredu hori, eta Tecnaliak lankidetza hitzarmen bat du harekin. Ereduaren emaitzak Donostian dauden estazio meteorologikoen datuekin baliozkotu dira.

Datuak auzoetara eramanaz:

  • Ikusten da auzoen arteko tenperatura maximoaren batez besteko balioak 23.4 ºC-tik 27.7 ºC-ra bitartean aldatzen dira hiriko puntu batzuetatik beste batzuetara.
  • Tenperatura maximoaren balio txikienak kostaldetik hurbil dauden eremuei eta hiriko eremu gorenei dagozkie (Igeldo eta Ategorrieta).
  • Tenperatura maximoa handitu egiten da itsasoaren eragina galdu ahala, eta tenperatura altuenak barnealdeko eta behereneko eremuetan izango dira, eta ezin ahaztu barrukaldean tenperatura baxuagoa dela Urumearen ibilguari jarraituz; izan ere, tenperaturaren erregulatzaile gisa ere jarduten du ibaiak.

Tenperatura igoeraren eta bero boladen eragina arintzeko, aliatu garrantzitsuak dira naturan oinarritutako sistemak, hala nola teilatu berdeak eta patio landaredunak.

Ekologiako zinegotzi den Enrique Ramosek esan duenez, "tenperaturak gure hirian zer eragin duen aztertu da". Hain zuzen, planaren beraren diagnostikoan jadanik esaten zen klima aldaketak Donostian izango dituen lau inpaktuetako bat "bero bolada" deritzenak izango direla.

Diagnostiko horretan jartzen duenez, klima aldaketaren agertoki "beltzenean" hauxe aurreikusten da 2100. urterako:

  • Tenperatura maximoa 2,8°C inguru igoko da. Horrez gain, espero da 20 °C-tik gorako tenperatura minimoa duten gauak 5-15 gehiago izatea urtean.
  • Proiekzioen arabera, mende amaierarako, urtean 2-4 bero bolada gehiago izango dira; horrek eta eguneko eta gaueko tenperatura maximoen igoerak eragin zuzena izango dute osasunean.
  • 1980-2015 aldian, itsasoaren azalerako batez besteko tenperatura 0,19 ºC igo da hamarkada bakoitzeko.