Mantentze lanak egingo dira

Tolosako Usabal kiroldegia itxita egongo da ostegunetik otsailaren 26ra arte

Berazubiko instalakuntzak irekita egongo dira

17.02.2020 | 18:29
Tolosako Usabal kiroldegia.

BILBO. Tolosako Usabal kiroldegia itxita egongo ostegunetik otsailaren 26ra arte. Egun horietan mantentze lanak egingo dira. Berazubiko instalakuntzak irekita egongo dira.

Berazubiko instalakuntzak zabalik izango dira honako ordutegian:

  • Osteguna, otsailak 20: 9:00-14:00.
  • Ostirala, otsailak 21: 9:00-21:00.
  • Larunbata, otsailak 22 2: 9:00-14:00.
  • Igandea, otsailak 23: itxita.
  • Astelehena eta asteartea, otsailak 24 eta 25: 9:00-14:00.
  • Asteazkena, otsailak 26: 9:00-21:00.


Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, usabal@usabalkiroldegia.com helbidera idatzi edota 943 53 64 00 deitu daiteke.

Usabalen egingo diren mantenu eta garbiketa lanak honakoak izango dira:

Geraldi tekniko hau nahitaez egin behar da ur zonalde osoan, 32/2003 Dekretuak (erabilera kolektiboko igerilekuen araudi sanitarioa onartzeari buruzkoa) agintzen duenaren arabera, honako lan hauek egiteko: urtegi eta konpentsazio tanke guztiak hustea, garbitzea, desinfektatzea eta algen kontrako tratamendua.

Era berean, legionellaren arriskua duten instalazioetan prebentzio lanak erregulatzeko dekretuak agintzen duenaren arabera, ur beroaren sistema osoaren hustuketa eta desinfekzioa geraldi teknikoa egiten denean gauzatu behar da.

Egun horiek aprobetxatuz, aipameneko eginbeharrez gainera, beste hainbat lan egingo dira instalazioaren mantentze eta garbiketa orokorraren arloetan.

Ildo horretatik, instalazio osoan eta bere inguruetan desratizazio, desintsektazio eta desinfekzio lanak egingo ditu enpresa espezializatu batek, eta suteen kontrako eta larrialdietako sistema guztiak begiratuko dira, behar bezala funtzionatzen duten ikusteko.

Garbiketa sakona egingo da: instalazioetako dotazio guztietan, aldageletan, bainuetan, takiletan, pasilloetan, kirol kantxetan, jardueretan erabiltzen den tresnerian, fitness makinetan....

Gainera, area bakoitzean egin beharreko lan guztiak ere egingo dira:

  • Futbol zelaia: mantentze lanak kautxuan, hautsitako sareak konpondu, aulkiak, perimetroko hustubideen garbiketa...
  • Fitness aretoa: tresna guztiak puntuan jarriko dira, eta aretotik tresneria osoa aterako da garbiketa sakon bat egiteko. Lurra ere leunduko da.
  • Padela: Belarra orraztu eta palen kolpeekin hondatutako hormak konpondu.
  • Saunak sakonki garbitu eta desinfektatu, eta egurra lixatu eta tratatu.
  • Hidromasajeko baineran eroritako gresiteak jarri egingo dira.
  • Elementu txiki guztiak prest jarriko dira: bisagrak, eskulekuak, apaingarriak, konketak, wc tapak...


Aurreikusten da, bestetik, hondatutako zonak pintatzea.