Ostiralean irekiko da Tolosako euskaltegian matrikulatzeko epea
Matrikula euskaltegi bertan egin daiteke, 943 65 10 06 telefonoan edo aitzolue@tolosa.eus-era idatzi
BILBO. Tolosako Aitzol Udal Euskaltegian matrikulatzeko epea urtarrilaren 17tik 24ra egongo da zabalik. Matrikula euskaltegi bertan egin daiteke goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara, 943 65 10 06 telefonoan edo aitzolue@tolosa.eus-era idatzi.
16 urtetik gorako edonork izen eman dezake izena euskaltegian: kanpotarrek, jubilatu berriek, merkataritza langileek, agiri ofizialak lortu nahi dituztenek...
Herritarrek euskararekin bat egin, elkartu, euskaraz bizi eta euskaraz biziarazteko "Euskarekin match!" lelopean ari da ikasturte honetan Aitzol Udal Euskaltegia. Izan ere, gero eta gehiago dira euskaraz egiten dakitenak, baina batzuk zaila dute euskaraz bizitzea; horregatik, euskaltegien helburua da ez dakitenei erakustea, baina baita dakitenei aktibatzen laguntzea ere.
Herritarrak euskalduntzeko erreminta
Tolosako Udalarentzat herritarrak euskalduntzeko funtsezkoa erreminta da Aitzol Udal Euskaltegia. Horregatik, bai euskaltegian bertan edo beste zentro batzuetan herritarrek euskara ikasi dezaten diru laguntzak eskaintzen ditu: Tolosan erroldatutakoei B2 maila bitartean %75eko diru laguntza; C1ekoei %50ekoa eta C2koei %25ekoa, betiere ezarritako baldintzak betetzen badira. HABE-k ere eskaintzen ditu diru laguntzak mailaren bat gainditzen duten ikasleentzat.
Tolosa gero eta herri euskaldunagoa eta arnasgunea izan dadin bultzatu nahi du udalak Tolosaldeko Euskararen Mahaiaren laguntzarekin. Hala, helburu du herriko eragile guztien artean herritarrak euskarara erakartzea eta euskararen erabilera sustatzea.
Matrikulazioari edo eskaintzari buruzko edozein zalantza argitzeko Aitzol Udal Euskaltegira jo daiteke (Rondilla kalea 34-B 3 a), goizeko 9:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara; 943 65 10 06 telefonora deitu; edota aitzolue@tolosa.eus-era idatzi.
Temas
Más en Sociedad
-
Vuelve el bulo veraniego de las gafas de sol, su uso no hará que tu piel se queme más fácilmente
-
A prisión un hombre por incendiar de forma intencionada la casa de su expareja en Sevilla
-
¿Qué es y cómo actúa un pirocúmulo? La nube de fuego clave en la propagación del incendio de Lleida
-
Salud encarga "un proceso de revisión" de los ambulatorios y centros sanitarios para aplicar medidas que combatan el calor