bilbo - Euskadik nazioarteko presentzia izateko trena ezin duela galdu azpimarratu zuen atzo Arantxa Tapia sailburuak, bere iritziz, Euskadiren etorkizuna horren baitan dagoelako.

Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako eta Enpresa Diplomaziako Unibertsitate Masterraren aurkezpenarekin bat helarazi zuen ikuspegi hori Tapiak. Dena den, ez zen “azaleko” azalpen horretara mugatu eta bere arrazoiak azaldu zituen: “Nazioartekotzearekin lotutako edozein ekimen bereziki garrantzitsua da EAErentzat. Txikiak garenez, onenen artean egon behar dugu eta ikus gaitzaten lortu”. Era berean, masterrak ikasleei eskainiko dien aukera gogoratu zuen: “Master honetan matrikulatuta dauden pertsonak, munduan erreferente izateko laguntza jasoko dute, gure enbaxadoreak izan daitezen”. - U. G.