Donostiako zazpi ikastetxetako ikasleak hartu zuten parte I. Xare Jardunaldian
Gipuzkoako hiriburua izan zen Xare ekimenaren aurtengo azken geldialdia
DONOSTIA. Donostiako batxilergoko 487 ikaslek hartu zuten parte atzo Xarek UPV/EHUko Gipuzkoako Campusean antolatutako jardunaldian. Guztira, hiriburuko zazpi ikastetxek parte hartu dute, eta bertan hitzaldiak, aurkezpenak eta tailerrak jaso dituzte.
Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzia, eta Itziar Irigoien UPV/EHUko Informatika Fakultateko Kanpo Harremanetarako eta Ikerkuntzako dekanordea hurbildu ziren jardunaldiaren nondik norakoak bertatik bertara jarraitzeko.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Xarek berak Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultatearen (UPV/EHU) eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz antolatutako ekimenak euskararen erabilera sustatu nahi du IKTen alorrean eta, oro har, kultura digitalaren esparruan.
Durangotik eta Gasteiztik pasatu ostean (Iruñean ere urriaren 29an egin zuten, baina Sarean Euskaraz izenpean) Gipuzkoako hiriburua izan zen Xare ekimenaren aurtengo azken geldialdia. Ikasleekin eta goizez aritzeko pentsatutako jardunaldia arrakasta borobila izan da.
Neska gazteak esparru digitalera erakartzeko ahaleginean, genero ikuspegiak pisu berezia izan du azken saio honetan, besteak beste, Olatz Arbelaitz UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzailearen 'E-makumeak: ezinbestekoak teknologia bidezkoa izan dadin' hitzaldiari esker.
Euskarazko kultura digitala sustatu eta ezagutaraztea da Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Xarek berak bultzatutako Xare egitasmoaren helburu nagusia: besteak beste, softwareen euskaratzea bultzatzea eta horiek instalatzeko nahiz erabiltzeko ohitura sustatzea, baita euskarazko IKTen sektorea ikusarazi zein balioestea ere. Gaurko (abenduak 17) Donostiako hitzordua prestatzeko UPV/EHUko Informatika Fakultatearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan dute gainera.
Temas
Más en Sociedad
-
Asesinada una mujer cada ocho días por violencia de género durante 2025
-
Colectivos sociales de Férez (Albacete) activan un protocolo ante la rave no comunicada: "Este territorio debe ser respetado"
-
La verdad sobre las cuatro balizas que la DGT habría prohibido en el último momento
-
La DGT rectifica y no multará por el uso de los triángulos de emergencia junto a la baliza V16