bilbo- Immigranteen gizarte-prozesuaren ezaugarriak, hizkuntzaren aldetik. Nola eta zein baldintzetan euskaldunduko dira immigranteak? gaia landu zen atzo Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak euskarari eta immigrazioari buruzko gogoeta egiteko antolatutako mintegian. Bertan, Ane Urizar MU-ko Humanitate eta Hezkuntza Zien-tzien Fakultateko irakasleak, marokoar jatorriko gazteek euskararekin duten harremana azaleratu zuen berak egindako ikerketa batetik abiatuta; Biotza Piko eta Itziar Lafuente (Gasteizko Berritzegunea), Araban ikasle etorri berrien eskolatze hizkuntzaren garapenerako bide alternatiboak aztertu zituzten; eta Mario Zapata Topaguneko teknikaria migratzaileen harrera linguistikoaz mintzatu zen.

Jatorri ezberdineko migratzaile inguruan hitz egiterako orduan, hizlari guztiek arazo komun bat dagoela argi utzi zuten: hizkuntza bat akademikoki ikasteko, gutxienez sei urte behar dira, bidean traba anitz egonik. “Immigranteen egoki-tze prozesuan jarrera diskrimina-tzaileak datoz, itxura eta hizkuntzarekin lotuta. Gainera, irakasleek ez dituzte euren jatorrizko hizkuntzak ezagutzen, eta horrek haiekin komunikatzeko trabak dakartza hasiera baten”, azaldu zuen Urizarrek. Hori dela eta, gazteek hizkuntza bereganatzea lehentasun nagusia dela azpimarratu zuen Lafuentek: “Ez badute hizkuntza gaitasunik euskeran, hori ez badute barneratzen, ezagu-tzak barneratzeko eta integratzeko zailtasun gehiago izango dituzte”. Ildo horretatik, Gasteizko Berritze Guneko Eusle programaren bidez, euskeraren atzetik argi dituztela adierazi zuen Biotza Pikok: “Talde kohesioa lortu nahi da, euren artean harremana sendotu, eta autoestima eta arlo afektiboa landu”.

Azken bi urteetan Euskal Herriko ikastetxeetara 9.000 ikasle berri etorri dira Lafuentek azaldu zuenaren arabera, gehienak eskola publikoan matrikulatuz, B edo D ereduetan batez ere. Halaber, badago ere tartean matrikula biziak izeneko kon-tzeptua, ikasleei matrikula epetik kanpo egiteko aukera eskainiz. Esaterako, Arabako eskola batera, azaroko aste batean 15 ikasle berri iritsi ziren Lehen Hezkuntzara.

Jorratu zen beste gai bat etorkinen jarrera izan zen. Mario Zapatak azaldu zuenez, “oro har jarrera positiboa da, orokorrean mundu guztiak euskararen aldeko jarrera erakusten du, baina praktikan etsipenez bertan behera utzi behar dute askok”. Zen-tzu horretan, beste hizkuntzen balioa gogoratu zuen Urizarrek: “Haientzat bi hizkuntzak ikastea garrantzitsua da, deigarria delako gero euren errealitatea EAEra ez dela mugatzen ikustea, ikusten dutelako etorkizunean atzerrian edo Estatuan lan egiteko, gaztelania eta ingelesa beharrezkoak direla, eta hor euskara galtzen ateratzen da”. Bidean dauden oztopoen harira, jatorriz gaztelera dakitenengan prozesua konplikatuagoa izan ohi dela aintzatetsi zuen Biotza Pikok: “Hegoamerikarrek gaztelera ezagutzen dutenez, euskararekiko nolabaiteko erresistentzia erakusten dute jarrera aldetik. Hori ekiditeko, euskararen eta erabilgarritasuna barneratu behar diegu”.

Ane Urizarrek etorkin marokoarrekin egindako ikerketara itzuliz, ekidin beharko litzatekeen egoera bat agertzen da. Talde horretan 11 gazte zeuden, horietako 7 D ereduan matrikulatu ziren Lehen Hezkun-tzan. Alabaina, Bigarren Hezkuntzara jauzi egiterako orduan, B eredura pasatu behar izan ziren ezinbestean. “Bertan, bestelako errealitate batekin topatu ziren. Gainera, oso gaztelera maila baxua garatu zuten D ereduan”, aitortu zuen MU-ko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak. Zapataren ustez, ikusmirak zabaldu behar dira: “Nire ikuspuntutik immigrazioaren kudeaketaren inguruan dugun ikuspegia zuzena izanik ere, motz geratzen zaigu modu integral batean hartzeko”.

Gasteizko berritzegunean marko teoriko bat garatu den aldetik, Asturiasko eta Kataluniako ikastetxeekin jarri dira kontaktuan, lehen eskutik jakiteko etorkinak integratzeko zer egiten duten haiek ostera euren programan aplikatzeko. Eta emaitza, hurrengoa izan da. “Eskolatze hizkuntzan eta jatorrizko hizkun-tzan hasierako frogak egiten zaizkie, jakiteko zer nolako eskolarizazio maila daukaten bietan, eta irakasleei tresna batzuk ematen zaie jakiteko zein mailatan dauden. Tresna horien funtzionamendua bermatzeko, formakuntza jasotzen dute irakasleek”, esan zuen Pikok.

Errealitate latzetik ihes egin gabe, atzerritik datozen familia askoren egoeragatik, haurrak “atxikituta” datozen trabak topatzen dituzte eskolaz kanpo. “Ikusten dute desabantaila egoeran daudela bertoko ikasleekin alderatuta, gurasoek askotan ez dute hizkuntza bat eta bestea ezagutzen, eta gainera arazo ekonomikoak dituzte. Azken honengatik, oro har ezin dute eskola kanpoko ekintzetan parte har-tzeko aukerarik”, gogoratu zuen Urizarrek.

Nola transmititu haurrei babesa? Zein da integraziorako biderik egokiena? Arazoak mugatzeko benetako aukerarik dago? Tartean aurkitutako soluzio anitz plazaratu zituzten atzo Sabino Arana Fundazioan mintzatu ziren adituek. Gutxienez, dagoeneko galdera gutxiago gera-tzen dira erantzuteke.