BILBO. Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduen sarrerak nabarmen hazi dira irailean, aurreko urteekin alderatuz. Aurten, 316.931 sarrera erregistratu ziren, hau da, iaz baino % 5,9 gehiago. Bizkaian % 7,2 hazi ziren, eta Gipuzkoan % 7,6. Arabak, ordea, % 3ko jaitsiera jasan zuen.

Bestalde, 2019ko irailean Euskal AEko hotel-establezimenduetan 627.884 ostatu-gau erregistratu dira; hau da, aurreko urteko irailean baino %4,5 gehiago, 26.801 ostatu-gau gehiago alegia. Gaualdiek urte arteko bilakaera positiboa izan dute Bizkaian eta Gipuzkoan, %4,9ko eta %6,6ko igoerekin, hurrenez hurren. Araban, aldiz, %3,9 jaitsi dira.

Euskal AE osoan, Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek %0,4ko aldakuntza negatiboa izan dute 2019ko irailean, aurreko urteko irailarekin alderatuta. Jatorria atzerrian dutenak, aldiz, %12,8 igo dira. Arabaren kasuan, sarrerek bilakaera negatiboa izan dute bi jatorrietan, %0,1ekoa Estatutik etorritako pertsonen kasuan eta %8,5ekoa atzerritarren kasuan. Bizkaian, Estatuko bidaiarien sarrerak %0,5 igo dira, eta atzerrikoak, berriz, %14,2. Gipuzkoan, azkenik, Estatuko sarrerak %1,7 jaitsi dira, eta atzerriko sarrerak, berriz,%16,2 igo.

Batez besteko egonaldiaren iraupena 1,98 egunekoa izan da irail honetan, 2018ko iraileko batez besteko egonaldiaren 2,01 egunen azpitik. Araban, iazko iraileko 1,89 egunetatik aurtengo iraileko 1,87 egunetara jaitsi da, eta Bizkaian, berriz, 1,95 egunetatik 1,91 egunetara jaitsi da. Azkenik, Gipuzkoan ere batez besteko egonaldiak behera egin du: 2,12 egunekoa izan zen 2018ko irailean, eta 2,11 egunekoa 2019koan.

Plazakako betetze-mailari doakionez, ehuneko 0,7 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2018ko iraileko %66,6tik aurtengo iraileko %67,3ra iraganez. Araban ehuneko 1,7 puntuko jaitsiera izan da, %60,6tik %58,9ra. Bizkaian ehuneko 0,6 puntuko igoera erregistratu da, 2018ko irailean okupazioa %64,9koa izatetik joan den irailean %65,6koa izatera. Gipuzkoan betetze-maila ehuneko 1,5 puntuz igo da, aurreko urteko iraileko %70,9tik azken iraileko %72,4ra igo baita.

Gelakako betetze-maila ehuneko 0,9 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %81,1era iritsiz. Araban portzentajezko 0,2 puntu egin du behera, eta %73,9tan kokatu da; Bizkaian ehuneko 0,6 puntu egin du gora, %81,0ra iritsiz; eta Gipuzkoan, berriz, ehuneko 1,6 puntu egin du gora, logelen araberako betetze-maila %83,9tan kokatuz.

Hotel-okupaziorik handienak irail honetan Donostian (%78,7), Gipuzkoako kostaldean (%74,3) eta Bilbon (%69,9) izan dira.

Asteko eguna aintzat harturik, Euskal AE osoan 2019ko irailean okupaziorik handiena aste-bukaeretan izan da, betetako plazen %76,3rekin; lanegunetan %64,0koa izan da.

Sektorearen errentagarritasun-adierazleez, eguneko batez besteko tarifa (ADR) Euskal AEko hoteletan 107,92 eurokoa izan da 2019ko irailean, aurreko urtean baino %6,0 gehiago. Batez besteko tarifa 73,97 eurokoa da Araban (%0,41eko igoera), 96,11 eurokoa Bizkaian (%7,42ko hazkundea) eta 132,10 eurokoa Gipuzkoan (%5,22ko igoera).

Gela eskuragarriko diru-sarrerak (RevPar), zeinak hotel-establezimenduetako okupazioaren araberakoak diren, 87,57 eurokoak izan dira Euskal AEn 2019ko irailean, 2018koan baino %7,2 gehiago. Araban 54,63 eurokoak izan dira; Bizkaian 77,84 eurokoak; eta Gipuzkoan 110,79 eurokoak.Donostiako Zinemaldian gelakako betetze-maila %92,7koa izan zen, eta Gasteizko FesTValen (Telebista Jaialdia) betetze-maila %73koa izan zen

Donostian, Zinemaldia egiten ari zela, 2019ko irailaren 19tik 28ra bitartean (10 gau) 21.850 sarrera eta 50.682 ostatu-gau erregistratu ziren, eta %92,7ko okupazio-maila izan zuten gelaka eta %77,1ekoa plazaka. 2018ari dagokionez, noiz Zinemaldia irailaren 20tik 29ra bitartean egin baitzen (10 gau), Donostiako sarrerak %6,0 igo dira eta ostatu-gauak %8,0.

Gasteizen 4.960 sarrera eta 10.332 gaualdi izan ziren 2019ko FesTValen, 2019ko irailaren 3tik 8ra (6 gau), eta plazen okupazio-maila %57,4koa izan zen eta logelena %73,0koa. 2018ko datuekin alderatuta, sarrerak %1,1 igo ziren, eta ostatu-gauak, berriz, %6,4 jaitsi.2019ko uztaileko, abuztuko eta iraileko balantzea hotel-establezimenduetan: Sarrerak gehitu dira %2,7 eta gaualdiak %3,6 Euskal AEn

Uztailean, abuztuan eta irailean, guztira, turisten sarrerak %2,7 igo dira Euskal AEn, 2018ko hiru hilabete beretan baino 26.075 sarrera gehiago. Gipuzkoan sarrerak %4,4 igo dira aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; Bizkaian ere igo dira,% 3,6, baina Araban %5,2 jaitsi dira.

Bestalde, ostatu-gauen kopuruak %3,6ko igoera izan du Euskal AE osoan 2019ko uztailean, abuztuan eta irailean, 2018ko uztailarekin, abuztuarekin eta irailarekin alderatuta. Gipuzkoan %5,9 igo dira, eta Bizkaian %3,2, baina Araban %1,9 jaitsi dira.

Euskal AE osoan, 2019ko uztailean, abuztuan eta irailean, plazen araberako okupazio-maila %72,8 izan da; hau da, ehuneko 0,2 puntu igo da 2018ko aldi berean lortutakoarekin alderatuta.Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %5,7 gehitu dira eta gaualdiak %0,9 jaitsi 2019ko irailean

Euskal AEko landa-ostatuetan 19.311 bidaiari-sarrera erregistratu dira irail honetan, %5,7 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Lurraldeka, Araban sarrerak %8,1 igo dira, Gipuzkoan %3,9ko jaitsiera gertatu da eta Bizkaian %20,2ko hazkundea. Izan dira 5.577 atzerritar-sarrera, zeina den %27,5eko hazkundea aurreko urtekoen aldean, eta sarrera guztien %28,9 da hori. Estatuko bidaiarien sarrerak %3,7 igo dira, beste alde.

Euskal AEko landa-turismoko establezimenduek eta landetxeek 46.000 ostatu-gau izan dituzte irailean; hau da, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, %0,9 jaitsi dira. Lurraldeka, Araban %17,2 igo dira, eta Bizkaian %16,1, baina Gipuzkoan %13,3 jaitsi dira.

Plazen araberako okupazio-maila %34,3koa izan da Euskal AEn, 2018ko irailean lortutako zifrak baino ehuneko 1,1 puntu txikiagoa. Arabak ehuneko 2,2 puntuko igoera izan du, eta plazen araberako okupazio-maila %23,4koa izan da. Bizkaian okupazio-maila %37,9koa izan da, eta ehuneko 4,8 puntuko igoera gertatu da 2018ko iraileko datuekin alderatuta. Gipuzkoan, berriz, ehuneko 6,1 puntuko jaitsiera izan da, eta irailean okupazio-maila %37,2koa izan da.

Azkenik, bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia 2,54 egunekoa izan zen 2018ko irailean, eta 2,38 egunekoa izatera iragan da azken hilabetean.