Eustaten arabera

Euskadik turismoaren igoera nabarmena izan du udan

Udako hiru hilabeteetako ?uztaileko, abuztuko eta iraileko? turisten balantzea % 2,6ko hazkundearekin itxi da

09.02.2020 | 20:18
Un grupo de turistas camina por El Arenal hacia el Casco Viejo, el barrio donde más apartamentos turísticos hay en Bilbao.

Udako hiru hilabeteetako ?uztaileko, abuztuko eta iraileko? turisten balantzea % 2,6ko hazkundearekin itxi da

BILBO. Eustatek argitaratu dituen azken datuak agerian uzten dute Euskadik turismoaren arloan hazkunde nabarmena izan duela pasaden udan. Esate baterako, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan gaualdiak gora egin zuten irailean aurreko urteko zifrekin alderatuz: % 16,6 Gipuzkoan, % 5,4 Araban eta % 1,4 Bizkaian.

2019ko irailean 8.157 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko apartamentu turistikoetan, %11,6ko gehikuntza aurreko urteko hil beraren aldean. Bidaiari-sarrerak %14,1 gehitu dira Gipuzkoan, %12,5 Bizkaian eta %0,8 Araban.

Batez besteko egonaldiaren iraupena 3,59 egunekoa izan da azken irailean, 2018ko irailean izandako batez besteko 3,73 egunen azpitik. Araban, iazko 7,64 egunetatik aurtengo irailean 7,99 egunetara igo da; Bizkaian, 2,84 egunetatik 2,56 egunetara jaitsi da; eta Gipuzkoan, berriz, 2018ko iraileko 3,71 egunetatik igo da azken irailean 3,79 egunetara.Turisten balantzea 2019ko irailean

Hotelak, landa-ostatuak eta apartamentu turistikoak batera, 344.399 sarrera erregistratu dira 2019ko irailean, %6,1eko gehikuntza dena aurreko urteko hil beraren aldean. Bizkaian Euskal AEko sarrera guztien %47,0 kontzentratzen dira, eta sarreren batura %7,8 gehitu da. Gipuzkoan erkidegoko sarreren %40,1 daude, %6,9ko gehikuntzarekin. Arabak Euskal AEko sarreren %12,9 ditu, eta %2,2 jaitsi dira.

Gaualdiek, establezimendu turistiko hartzaileen orotarakoan, %4,2 egin dute gora. Gipuzkoan eta Bizkaian ostatu-gauak %5,1 eta %5,3 igo dira, hurrenez hurren, baina Araban %1,8 jaitsi dira.

UDAKO BALANTZEA

Uztail, abuztu eta iraileko metatuan, 1.097.215 turista sartu ziren hoteletan, landa-ostatuetan eta apartamentuetan, eta horrek ekarri du %2,6ko igoera aurreko urteko aldi beraren aldean. Bizkaian sarrerak %3,8 igo dira, aurreko urteko aldi berarekin alderatuta; Gipuzkoan ere %3,7 igo dira, baina Araban %4,5 jaitsi dira.

Bestalde, ostatu-gauen kopuruak %2,8ko igoera izan du Euskal AE osoan 2019ko uztailean, abuztuan eta irailean, 2018ko uztail, abuztu eta irailarekin alderatuta. Gipuzkoan %4,3 igo dira, eta Bizkaian %2,5, baina Araban %0,7 jaitsi dira.