maiatzaren 26ko udal hauteskundeen emai-tzen ondorioz, emakume hautetsien ordezkaritzaren ehunekoa %46,13ra arte igo da, alegia, aurreko legegintzaldian baino %4,63 gehiago. Orotara, 579 daude Bizkaiko udaletan 1.235 hautetsiren artean, eta beste 32 alkate gisa 112 udalerrietan. Gainera, 74 emakume daude tokiko gobernuetan eta EAEn, alkate direnen ehunekoa %4,1 igo da 2015eko datuekin alderatuta. Alabaina, oraindik euskal alkatetzen %30 baino gutxiago dira.

Datu hauek atzo plazaratu ziren Getxoko Kultur Etxean, emakume hautetsien arteko legegintzaldiaren aurreneko topaketaren harira. Bertan, EUDELek eta Emakundek agintaldi berrirako sustatutako Virginia Woolf Basqueskola aurkeztu zuten EAEko leku ezberdinetako alkate, zinegotzi eta eragile ezberdinek.

Eskola honen sustraietara begira, 2012. urtean dago Basqueskolaren jatorria. Urteetako lanaren garran-tzia azpimarratuta, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, ekimenaren helburuak azaldu zituen: “Basqueskolaren helburuak dira emakumearen lidergoa bultzatzea, emakumeak ahalduntzean heztea, emakumeek tokiko erakundeetan duten eragina indartzea, emakumeei erakustea ez daudela bakarrik, eta politika egiteko beste modu bat dagoela, guzti honekin, gure hirietako eta herrietako berdintasunean aurrera egiteko”. Hartara, espazio propioa da, erronkak mahai gainean jartzeko aukera ematen duena, eta, batez ere, emakume bezala politikan partekatzen duten agenda komuna. Honen bidez, emakume hautetsiek politika egiteko eta politikan egoteko modu berriak proposatu nahi dituzte Basqueskolatik.

Martxan jarri berri den ekimen honek Europa mailan arrakasta izan duten abangoardioako beste praktika batzuetan du oinarria. Esaterako, Emakumeen lobby europarra, Europako Parlamentuan hautagai diren emakumeena, eta Norvegia zein Danimarkako politika nordikoek sustatutako Forum 50% programa. Nazioarteko eredu hauek kontuan hartuta, Amaia Agirre Getxoko alkateak aldaketen beharrezkotasunaz hitz egin zuen: “Kargu politiko moduan emakume guztiok dakigu ez garela gizonen baldintza berberetan sartzen; emakumeok identifikatu dugu politikaren eremuan eta aldaketei eusten diela. Hemen gaudenok ondo dakigu hori, udaletan izandako esperientziatik. Gauza bat da barruan egotea, eta beste bat da egin ahal izatea eta erabakiak har-tzea”. Agirreren ildotik jarraituz, gizonezkoen gailentzea berretsi zuen Landaidak: “Botere-egiturak eta -espazioak funtsean gizonengatik eta gizonentzat pentsatuta daude oraindik ere, androzentrikoak dira, besteak beste, espazio hori emakumeentzat debekatua izan delako luzaroan, eta, horren ondorioz, emakumeek zailtasunak izaten dituzte beren zereginaren jardunean, eta zailtasun horiek gehitzen zaizkie erantzukizun-kargu bati, hala nola udalerriko alkate- edo zinegotzi-karguari”.

Basqueskolako kontseilari taldea emakume hautetsi boluntarioek osatzen dute; horietako batzuk aktiboan dauden heinean, beste batzuk dagoeneko udal politikatik at daude. Gauzak horrela, hurrengoak dira Bizkaiko ordezkariak: Maite Etxebarria, Abanto-Zierbenako alkatea, Leioa eta Bermeoko alkate ohiak, Mª Carmen Urbieta eta Idurre Bideguren, eta Barakaldo, Galdakao, Getxo, Gernika, Sondika, Urduliz eta Zamudioko zinegotziak. Kontseilari horiek euren udalerrietan esperientziak eta ibilbide ezberdinak dituzten aldetik, helburu komun baten alde dihardute: lehendabiziko aldiz politikan jardungo duten emakumeei lagun-tzea, euren kargu berriko egokitze, ahalduntze eta lidergo prozesuetan. Horrela, Basqueskolako kideekin ikasketa eta indartze kolektiboan laguntzeko askotariko aholku eta gomendioak partekatuko dituzte.