Enpresak erabiltzen dituen praktika komertzialak ez datoz bat araudiarekin, eta beren “bezeroak” menderatzea dute helburutzat
Enpresak erabiltzen dituen praktika komertzialak ez datoz bat araudiarekin, eta beren “bezeroak” menderatzea dute helburutzat
BILBO. Kontsumobidek segurtasun-arazo larri bat sor dezakeen enpresa bat detektatu du partikular baten salaketari esker. Enpresa horrek galdarak konpontzen ditu inolako baimenik gabe.
Gainera, enpresak erabiltzen dituen praktika komertzialak ez datoz bat araudiarekin, eta beren "bezeroak" menderatzea dute helburutzat, gehienetan adineko pertsonak direla kontuan hartuta. Kasu honetan, "instalatzailea" salatzailearen etxean aurkeztu zen, eta galdarako pieza batzuk ordeztu zituen ?15 hilabete besterik ez ditu galdarak? salatzaileak "menderatzailetzat" jo duen jarrera batekin, beldurrarazi egin baitzuen. Salatzaileak ez du uste ordeztutako piezak egokiak direnik, eta albaranean adierazten dira okerrak.
Halako egoerak saihesteko, ondokoa gogorarazten du Kontsumobidek:
Bi kasuetan hau da funtsezkoa: gure galdara edo instalazioa ikuskatuko duen pertsona ez da ustekabean agertuko; deitu egin diogulako etorriko da beti, edo banatzaileak haren bisita aurretik jakinarazi digulako. Beraz, edonork zerbitzu horiek zure atean bertan eskaintzen badizkizu, ez fidatu, ez ireki atea eta, hala badagokio, salatu.
Lo último |