Kontsumobidek galdarak konpontzeko baimenik gabe diharduen enpresa bat detektatu du Gasteizen
Enpresak erabiltzen dituen praktika komertzialak ez datoz bat araudiarekin, eta beren “bezeroak” menderatzea dute helburutzat
BILBO. Kontsumobidek segurtasun-arazo larri bat sor dezakeen enpresa bat detektatu du partikular baten salaketari esker. Enpresa horrek galdarak konpontzen ditu inolako baimenik gabe.
Gainera, enpresak erabiltzen dituen praktika komertzialak ez datoz bat araudiarekin, eta beren “bezeroak” menderatzea dute helburutzat, gehienetan adineko pertsonak direla kontuan hartuta. Kasu honetan, “instalatzailea” salatzailearen etxean aurkeztu zen, eta galdarako pieza batzuk ordeztu zituen ?15 hilabete besterik ez ditu galdarak? salatzaileak “menderatzailetzat” jo duen jarrera batekin, beldurrarazi egin baitzuen. Salatzaileak ez du uste ordeztutako piezak egokiak direnik, eta albaranean adierazten dira okerrak.
Halako egoerak saihesteko, ondokoa gogorarazten du Kontsumobidek:
- Gas-instalazioaren ikuskaritza banatzailearen erantzukizuna da. Banatzaileak bidaliko dio gutun bat bezeroari ikuskaritza egingo den eguna eta ordua adieraziz eta bere teknikariek behar bezala akreditatuta joan behar dute. Edozein zalantza sortuz gero teknikarien identitateari buruz, deitu gas-banatzailearen enpresara etxeko atea zabaldu aurretik.
- Galdararen ikuskaritza bere jabeak eskatuta egiten da. Kasu honetan gomendatzen dugu zerbitzu tekniko ofizialetara jotzea, edo prestigio edo ibilbide handia dutelako ezagun diren zerbitzuetara.
Bi kasuetan hau da funtsezkoa: gure galdara edo instalazioa ikuskatuko duen pertsona ez da ustekabean agertuko; deitu egin diogulako etorriko da beti, edo banatzaileak haren bisita aurretik jakinarazi digulako. Beraz, edonork zerbitzu horiek zure atean bertan eskaintzen badizkizu, ez fidatu, ez ireki atea eta, hala badagokio, salatu.
Más en Sociedad
-
León XIV se niega a ser recreado mediante IA: "Si hay alguien que no debería ser representado por un avatar es el Papa"
-
El juez del 'caso Errejón' cita a las partes para cotejar las conversaciones del exdiputado con un testigo
-
Comienza en Italia el juicio contra Francesco Arcuri por presunto maltrato a sus hijos
-
El 45% de menores de entre 12 y 17 años sufre amenazas online y un 51% trata de reducir el uso de internet