Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren II. Jardunaldiak Gasteizen ospatuko dira irailaren 20an eta 21ean
Inaugurazio-hitzaldia María Jesús Martínez Usarralde pedagogoak eta Valentziako Unibertsitateako irakasleak egingo du
BILBO. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren II. Jardunaldiak Gasteizen ospatuko dira irailaren 20an eta 21ean. Inaugurazio-hitzaldia María Jesús Martínez Usarralde pedagogoak eta Valentziako Unibertsitateako irakasleak egingo du.
2017ko martxoak (H)ABIAN 2030 aurkeztu zen, Gizarte-Eraldaketarako Hezkuntzaren Euskal Estrategia, eragile ezberdinen artean egindako prozesu parte-hartzaile baten ondorioz sortutakoa. Estrategia honek, hain zuzen ere, gizartea eraldatuko duen hezkuntza sustatzeko jorratu behar diren lan-ildoak edo indar-ideiak ezartzen ditu.
2018an Estrategiak ezartzen duen lehenengo indar-ideia jorratu zituzten jardunaldiak antolatu ziren eta honako hauetan, aldiz, bigarren indar-ideia landuko da: “GEHaren ikuspegi politiko-pedagogikoak txerta daitezen sustatzea eta indartzea”. Bertan, entitate eta kolektibo ezberdinek beraien esperientziak elkarbanatuko dituzte; zehazki, herri-hezkuntza ekimenetatik, metodologia feministetatik eta dekolonialetatik egiten ari diren ekarpenak azalduz. Helburua da, (H)ABIAN 2030 Estrategiaren indar-ideiak edukiz, esperientziaz eta hausnarketaz betetzen jarraitzea.
Inaugurazio-hitzaldia irailaren 20an izango da Aldabe Gizarte Etxean eta María Jesús Martínez Usarralde pedagogoak eta Valentziako Unibertsitateako irakasleak egingo du. Jardunaldiek hurrengo egunean, irailaren 21ean, El Campillo Gizarte Etxean jarraituko dute eta ikuspegi politiko-pedagogikotik hiru esperientzia eraldatzaile ezberdin aurkeztuz hasiko dira: FUHEM Educación Ecosocial fundazioko Luis Gonzalez Reyesek ikastetxeetan ikuspegi ekosozialaz hitz egingo du; Valéncia Acull espazioko kidea Ana I. Fornés Constánek “CIE Ez” konpainia aurkeztuko du eta Etxekotu gabeko emakumeetako Josefina Roco Sanfilippok 2018ko Greba Feministako zaintzen ardatza jorratuko du.
Más en Sociedad
-
La AEMET extiende la alerta roja por lluvias a más áreas de Cataluña y la quita en Aragón
-
Denunciada una agresión sexual de alta intensidad en un piso de Iruñea
-
Detenido el alcalde de Arbeca (Lleida) por agredir a su expareja y morder a un mosso
-
La inteligencia artificial hará de tu viaje un éxito si le das instrucciones adecuadas