San Petesburgon

Donostiak hiriko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu du aste honetan

Donostia hautagai da Politika Publikoen eta Gobernantzaren Berrikuntzaren eta iraunkortasunaren sarian

09.02.2020 | 14:45
Donostia.

Donostia hautagai da Politika Publikoen eta Gobernantzaren Berrikuntzaren eta iraunkortasunaren sarian

DONOSTIA. Donostiak Turismoaren Munduko Erakundeak antolatutako Turismo Gastronomikoaren buruzko bi kongresu eta Erakundearen Batzar Exekutiboaren bilera hartu ditu. Orain, Donostia gonbidatu dute 23. Batzar Orokorrean bere turismo eredu jasangarria aurkezteko.

Donostiako alkate Eneko Goiak azpimarratu du, hiriak duen turismo jasangarriaren apustua eta estrategia adituen aurrean aurkezteko aukera handia dela, eta honakoa gogorarazi du: "Donostiak urteak daramatza apustu argia egiten turismo jasangarriaren alde, hain zuzen ere, jatorria, nortasuna eta ohiturak zaindu eta erakusten dituen ereduaren alde".

Berrikuntza eta jasangarritasun sariaren finalista


Turismoaren Munduko Erakundaren 23. Batzar Orokorrean, OMTk berak ematen dituen hainbat kategorietako sarien banaketa egingo da. Donostia hautagai da Gobernantza eta Politika Publikoetan berrikuntza eta jasangarritasunaren saria jasotzeko. Udalak garatutako "Love San Sebastian, Live Donostia" proiektua da hautagai, bere turismo jasangarri ereduagatik.

Saria astearteko saioan zehar banatuko da, eta erakunde publiko, pribatu eta gobernuz kanpoko erakundeek turismo lehiakor, arduratsu eta jasangarriaren alde egiten duten lana aitortzen du, betiere, Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendari turismoak egiten dion ekarpenaren bultzada kontuan hartuz.

Horren harian, Eneko Goiak segidakoa adierazi du: "Hiria saria hau jasotzeko hautagai izateak erakusten du arlo honetan egiten ari den lanari balioa ematen diotela Nazio Batuen Turismo erakunde gorenean". Ildo beretik, Goiak honakoa esan du: "Saria irabazi ala ez, hautagai izateak bultzada ematen digu 2017-2021 Turismo Zuzendari Planaren garapenean lan egiten jarraitzeko. Eta Donostiarako nahi dugun ereduaren muina pertsonak dira".