BILBO. Arratsaldeko 17:00etatik aurrera, oroitzapen desfilea eta hirian gertatutako asaltoa eta suntsipenaren antzespena ikusi ahalko dira Zuloaga plazatik abiatu eta Parte Zaharreko hainbat kaleetan barrena.

21:30etan, Udalaren Txistulari taldeak eta Araotz abesbatzak, argiak itzali eta kandelak piztearekin batera, San Bizente elizako atarian, Donostiako Antzinako Himnoari ekingo diote. Jarduera honetan Donostiako Txistulari Taldea, Easo Araoz Gazte abesbatza, Santa Zezilia Abesbatza eta Gaztelupeko Abesbatzak parte hartuko dute, baita Gero Axular dantza taldeak ere.

Aurten hainbat berritasun ere izango dira, besteak beste; Bretxan harresi berri bat egongo da edo eta lore sorta eskaintza Boulevardeko kioskoan egingo da.

Amaiatzeko, Eneko Goia alkateak eskerrak eman dizkie herritar orori, baita elkarte gastronomiko, instituzio eta erakunde ezberdinei ere, hiriak duela 200 urte jasandako sarraskia gogorarazteko urtez urte egindako lanagatik.

Abuzuak 31ko oroitzapen egitaraua

? 11:30. Elizkizun Nagusia San Vicente elizan, Easo Araoz Gazte abesbatza, Aiert Beobide dantzaria eta Koro Saenz organojolea lagun.

? 17:00. Patiñako elkarteak Koruko Ama Birjinaren plazatik Zuloaga plazaraino hurbildu.

? 17:15. Indar aliatuak Kursaaletik Zuloaga plazaraino hurbildu.

? 18:00. Urteurreneko desfilea Zuloaga plazatik irten.

? 19:00. Omenaldia Lurreko Atean “Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa Lagunen Elkartea”ri, eta lore eskaintza.

? 19:30. Bretxako erasoa eta hiriaren okupazioa itxuratu.

? 21:00. Gazteluaren erasoa eta Donostiaren erreketa Zuloaga plazan antzeztu.

? 21:30. Abuztuaren 31 kalean argiak itzali eta kandelak piztu. Suzirien argitan zeremonia paseoa egin, San Bizente ataritik hasi, Donostiako Ereserki Zaharraren doinuaz, eta Santa Maria eliz atariraino, Jose Maria Usandizagaren Abuztuaren 31ko hildakoen martxaren airea lagun. Donostiako Udalaren Txistulari Taldea, Easo Araoz Gazte abesbatza, Santa Cecilia abesbatza, Gaztelupe abesbatza, Gero Axular dantza taldea, Andoni Aleman eta Xabier Otaegi prosalariak lagun.