BILBO - Gaur zozketatuko diren 10.000 loteriako hamar mila dezimotan Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Enpresa eta Ekonomiako Elkano Fakultatea izango da protagonista. Aurten bere jaiotzaren 200. urteurrena betetzen du zentroak, eta Loteria y Apuestas del Estado erakundea ez da halako gertakizunak ahazten dituenhorietakoa. Halaber, ondare kulturala zabaltzeko programa baten bidez, Espainiako erakundeekin lotutako data esanguratsuak gogorarazten ditu erakundeak, herrialdeko toki ezberdinetako ondarea ezagutzera emateko helburuarekin.

Orotara, larunbateko dezimoekin 42 milioi euro banatuko ditu. Horien barruan, azpimarra-tzekoak dira serie bakoitzeko 600.000€-ko sari nagusi bat eta 120.000 euroko bigarren sari bat.

Elkano merkataritza-irakaskuntzan munduko aurreneko zentroen artean dago. XVII eta XVIII. mendeetan zehar merkataritzan oinarritutako prestakuntzaren beharra sumatzen zen, eta hori ikusita, 1800. urtean Bilboko kontsulatuak hiriko merkatarien artean zabaldu zuen. Urte batzuk beranduago, 1818an alegia, Napoleonen inbasioaren ondoren arautegi-proiektu bat landu zen, Errege Xedapenaren bidez onartua izan zena. Horren harira, lau katdera sortu ziren: frantsesa, ingelesa, marrazketa eta matematika; azken honetan, lehendabiziko aldiz kontabilitate-ikasketak sartu ziren.

Momentu horretatik aurrera eskolak zenbait etapa igaro ditu. Lehenengoa, Kontsulatuak Udaletxeko goiko solairuetan zituen lokaletan hasi zen, 1818an bertan, Bigarrena, 1850ean jarri zen martxan, Espainian merkataritza-ikasketak modu ofizialean antolatu zireneko garaian. Klaseak Bigarren Hezkuntzako Institutuan ematen hasi ziren Nautikako Eskolarekin batera, 18887ra arte. Hirugarrenean merkataritzako goi-eskola bilakatu zen. Hurrengoan, goi-merkataritza ikasketen eskola bihurtuta abiatu zen, 1920ko abuztuaren 5ko Errege Dekretuaren eskutik. Gainera, orduan merkataritza-intendentziako (lizentziaturaren parekoa) eta aseguruen aktuariotzako garduak ere ezarri ziren. 1927an Elkano eraikina inauguratu zen.

Beranduago, 1970 aldera, Hezkuntzari buruzko eta Hezkun-tza-erreformaren Lege Orokorrak bosgarren etapa definitu zuen, merkataritza-ikasketakberriz ere egituratuz. Merkataritzako Irakasleen Ikasketa-Gradua eskaintzen zuten Merkataritza eskolak, Bilbokoa horien artean, Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola bihurtu ziren, orotara Kontabilitatea, Merkataritza eta Administrazioa eskainiz. Gaur egun, bosgarren etapa horren oinarriekin jarrai-tzen den horretan, UPV/EHUren ikastegiak berrantolatzeko planen barruan integratuta dago.