BILBO. Rafael Moralesek zuzendutako 'Imanes microscópicos que pueden salvarnos la vida' proiektua 'Campus Vivo. Investigar en la Universidad' erakusketarako hautatu dute “Retos Sociales” kategorian. Proiektu irabazleen erakusketa azaroan inauguratuko dute Coruñako Zientzia eta Teknologiaren Museoan.

Lanak azaltzen du nanoteknologiako tresnak nola erabil daitezkeen minbizia diagnostikatzeko eta tratatzeko teknika berritzaileak garatzeko. Zehazki azaltzen du aplikazio medikoetan erabiltzeko imanak nola fabrikatzen diren eta zer propietate izan behar dituzten.

UPV/EHUko Ikerketa gizartean hedatzeko Zuzendaritzak lehen aldiz hartu du parte sariketan lau proiektu aurkeztuz. Horietatik Moralesena hautatu dute.

Saritutako gainerako lanak Burgos, Cadiz, Coruña, Granada, Murtzia eta Nafarroako unibertsitateek eta UOCk egin dituzte.

«Campus Vivo» Crue Universidades Españolas elkarteak, Zientziaren Zientzia eta Teknologiaren Espainako Fundazioak (FECYT) eta Zientzia eta Teknologiaren Museo Nazionalak (MUNCYT) antolatzen duten ekimena da, eta gizartean Espainiako unibertsitateetan, lurraldea eta gizartea garatzeko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko, jakintza arlo guztietan egiten den ikerketaren garrantzia zabaltzea du helburu.

Crue Universidades Españolas

Crue Universidades Españolas irabazi asmorik gabeko elkartea 1994. urtean sortu zuten Espainiako 76 unibertsitatek: 50 publikok eta 26 pribatuk. Unibertsitateen hizketakide nagusia da gobernu zentralarekin, eta funtsezko rola du gure herrialdeko goi-hezkuntzari eragiten dioten garapen normatibo guztietan. Era berean, era askotariko ekimenak sustatzen ditu ekoizpen sektorearekin, gizarte elkarteekin eta instituzioekin izan beharreko hartu emanak sustatzeko, bai maila nazional nola nazioartekoan, eta lan egiten du Espainiako Unibertsitatearen balioa nabarmentzen.