BILBO - Euskadiko Kontsumai-tzaileen eta Erabiltzaileen Estatutua arautuko duen lege berriak, nahitaez egin beharreko kontsulta publikoko derrigorrezko tramitea gainditu du. Prozesua euskadi.eus eta Irekia web-atarietan egindako entzunaldi baten bitartez burutu da. Bertan, lege berriaren eragina jasan dezaketen erakunde eta herritarren iri-tziak jaso dira.

Hurrengoak dira agertu diren erronka nagusiak: merkaturatutako produktu berriak eta hauek erabiltzeko moduak -batez ere esparru teknologikoan-, kontsumo ohitura berriak eta web-aren bitartekaritzarekin zerbitzuak eskaintzea, kontratazioen kasuan dokumentuen inguruko lasaikeria -ahoz egindako edo idatzita formalizatu gabeko gero eta kontratu gehiago daude, edo atxiki-tze-kontratuak azaldu dira-, eta produktuak urrutitik publizita-tzeko eta komertzializatzeko modu berriak. Halaber, lege berriak kontsumoaren arloan administrazio publikoen arteko harremanak antolatuko ditu, eskunduntzen erregulazioan zein elkarren arteko lankidetzaren egituraketan. Modu honetan, kontsumo-praktika berriak arautuko ditu, urruneko edo merkataritza-establezimendutik kanpoko kontratazioei arreta berezia emanez.

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren 2/2003 Legea indarrean sartu zenetik 15 urte igaro izanagatik, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak legea eguneratzea “beharrezkoa” zela helarazi du. Izan ere, orduz geroztik gizartea zeharo aldatu egin da. Hori dela eta, erregulazio osatua ekarriko duen legea garatu da, Espainian zein Europan izandako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuan eragina duten arauen inguruko hainbat aldaketekin bat datorrena. Zentzu honetan, Euskadiko kontsumitzaileak babesteko sistemaren euskarrietako bat indartuko du: Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila legealdi honetan sustatzen ari den kontsumoko arbitrajea, gatazketan bitartekari gisa diharduelako eta konponbide lana burutzen duelako. 2018an, 1.446 enpresa bat etorri ziren kontsumoko euskal-arbitraje sistemarekin, eta martxan jarri zenetik, 15.500 negozio inguruk jarrai-tzen diote aipatutako sistemari. Beraz, lege berriak jardunbide egokien kodeei garrantzi handia ematen die, enpresak atxiki daitezkeen borondatezko sistema gisa.

Legearekin datozen berrikun-tzei dagokionez, aipatu beharra dago kolektibo jakin batzuk babesteko jarduketak handituko direla, horien barruan, kontsumitzaile edo erabiltzaile zaurgarriak edo babestu beharreko kolektiboak, besteak beste, haurrak eta adineko pertsonak. Gainera, erabiltzaileen segurtasun-arloko babesa eta kontsumo ikuskapena ere hartuko dira kontuan. Oraindik ere indarrean dagoen araudian erregelamendu bidezko garapena egitea baldin-tzatuta geratu ziren horretan, garapen hori ez zen gauzatu. Hortaz, kontsumo-arloko zigorrak eta arau-hausteen katalogoa zehatzago landuko dira.

Entzunaldi publikoa amaitu eta bildutako iritziak aztertu ondoren, lanak ez du etenik izango. Gauzak horrela. araudia idazteko prozedura tramitzatzen jarraituko da.