Gutxieneko notak, 10etik gorakoak hamahiru gradutan
UPV/EHUk matrikula-epea itxi du 45 titulaziotan, eta oraindik ere ixtear dauden beste zortzik 10etik gorako gutxieneko nota mantentzekotan, hogeitabatek beteko lukete aipatutako premisa
bILBO -Euskal Herriko Unibertsitateak matrikula itxi du 45 gradutan, eta horietako hamahirutan gutxieneko notak 10etik gorakoak izan dira. Orotara, 8.200 ikasleren matrikulak konfirmatu dira, eta talde horretan sartzen dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ekainean gainditu zuten Batxilergoko ikasleak , Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak, 25 eta 45 urtetik gorakoak eta jada tituluren bat daukatenak.
Matrikula epea itxita dutenen artean, gutxieneko nota altuena eskatzen duena Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoko gradu bikoitza da (12,557), eta honen atzetik Biokimikako eta Biologia Molekularreko Gradua (12,481), Bioteknologiako Gradua (12,108) edo Fisikako Gradua (11,812) daude. Eta 10etik gora egitearen premisa momentuz bete baina oraindik ere matrikula-epea irekita dutenen artean, Medikuntzako Gradua (12,480), Odontologiako Gradua (11,917) eta Matematikako Gradua (11,472) sartzen dira; epe horiek irailean berrirekiko dira: irailaren 2an laugarren deialdia izango da, irailaren 6an bosgarrena eta azkena irailaren 13an. Eta momentuko egoera ez aldatzekotan, orotara 10etik gorako gutxieneko nota egongo litzateke 21 gradutan.
Aurtengo datuen harira, Araceli Garín Gradu eta Graduondoko ikasketen arloko errektoreordeak hurrengoa azaldu du: “Aurten ikusi dugu aurreinskripzio kopurua igo dela Euskal Herriko Unibertsitateak eskainitako gradu gehienetan. Gehien eskatu ohi direnak alde batera utzita, Erizaintza edo Matematika graduetan, adibidez, aurreinskripzioek eskainitako plazen kopurua hirukoiztu dute, eta, gainera, aurreinskripzio horiek ikasle bikainek egin dituzte. Haren seinale aurtengo gutxieneko nota altuak dira”. - Unai González
45 gradutan matrikula-epea itxi da. Orotara, 8.200 ikasleren matrikulak konfirmatu dira, eta talde horretan sartzen dira, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa ekainean gainditu zuten Batxilergoko ikasleak, Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak, 25 eta 45 urtetik gorakoak eta jada tituluren bat daukatenak.
Más en Sociedad
-
La edad mínima para pedir las ayudas a la emancipación del Gobierno vasco se rebajará a los 23 años
-
Caos en el aeropuerto de Barajas: el control de pasaportes en la T4 se colapsa por la falta de personal
-
Las infecciones de transmisión sexual crecen entre los jóvenes en Euskadi: se duplican los casos de clamidia, gonorrea y sífilis
-
El Gobierno español y Canarias deberán informar cada 15 días de la acogida de menores