BILBO. Juan Carlos Anduezak, ONCE Euskadiko Lurralde Ordezkariak eta Rafael Ledesmak, Euskadiko Lurralde Kontseiluko Presidenteak kupoiaren irudian aurreskua dantzatzen ari den dantzari bat agertuko dela, "Aurresku: Euskal dantza tradizionala eta zeremoniala" esaldiaren lelopean, ezaguarazi dute.

ONCEk gizartean nagusi diren gaiak islatzen jarraitzen du kupoietan, hiritarrek joku-produktuak erostean Erakundearengan azaldutako konfidantza eskertuz. Hori dela eta afiliatuek zerbitzuak jaso ahal dituzte.

Eguneroko Kupoia izanik 1,50 euroren truke 35.000 euro banako bost zifrak edukiz gero 55 sari lor daitezke. Eta 2 euroren truke Paga irabazi daiteke, hots 25 urtean hilabeteko 3.000 euroko saria.

Euskadin, 3.400 da momentu honetan pertsona afiliatuen kopurua, horietatik 540 joku-produktuen salmentan arituz. Sariei dagokienez, EAEn konkretuki, iaz bukatu zuen zorte bolada berarekin hasi zen 2019. urtea. Unera arte, aurten, 22 milioi euro inguru banatu dira Euskadin saritan; 2018an, ordea, 37 milioira iritsi zen zifra, errekor historikoa alegia.

ONCEren produktuak ia 20.000 saltzailek komertzializatzen dituzte estatu osoan zehar. Salmenta guneko terminalari esker, alabaina, bezeroak gustokoen duen zenbakia izaten du beti aukeran. Horrez gain, ONCEren joku saileko www.juegosonce.es webgunean eros daitezke eta baimendutako establezimendutan ere.

AURRESKUAREN NORTASUNA

Aurreskua euskal herri-dantza bat da, hotsanditasun eta dotoreziaz jantzia, omenaldi gisa edo begirunez komunitateko pertsona edo pertsonalitateen aurrean dantzatzen dena. Ohorezko dantza izanik, gaur egun Euskadin era guztietako ospakizunetan dantza zeremonialik egokiena bihurtu da, hala nola euskal kultura tradizionalaren adierazpiderik ezagunenetako bat ere.

Gaur egun dantzatzen den ohorezko aurreskuaren jatorria antzinako soka dantzatik dator. Soka dantza biribilean dantzatzen zen, elkarri eskua emanda edo, zapiei eutsita “soka” bat osatuz. Dantza sozial hau gehien dantzatu dena izan da Euskal Herriaren historian zehar; herriak dantzatzen zuen jai handietan, baita diputatu eta alkateek ere.

Urteen poderioz, bakarlariak (aurreskuak) dantzatutako soka dantzaren zatiak dantza horrengandik bananduz joan ziren, bizitza propioa hartu zuten eta banan- bana dantzatzen hasi zen, gaur egun aurresku bezala ezagutzen dugunera arte iritsi arte. Aurresku izena, beraz, dantzatzen duen horrengandik dator: lehen dantzaria edo aurreskua (aurreko eskua).