Espezialistak prestatzeko 48 plaza berri izango dira Euskadin
BILBO. Euskadik espezialistak prestatzeko 48 plaza berri lortu ditu, 22 Erizaintzakoak, 23 Medikuntzakoak eta 3 Psikologia Klinikokoak. Nekane Murgak, osasun sailburuak esan du, pozik dagoela plaza-kopurua areagotu delako.
Lurraldeen arabera, Arabako osasun-zentroek 13 plaza berri egiaztatuko dituzte (7 Erizaintzan eta 6 Medikuntzan); Bizkaikoek, 20 plaza (6 Erizaintzan, 12 Medikuntzan eta 2 Psikologian), eta, Gipuzkoakoek, 15 plaza (9 Erizaintzan, 5 Medikuntzan eta 1 Psikologian).
Egiaztapen berri horiez gainera, maiatzaren 27tik aurrera 446 plaza betetzen hasiko dira; plaza-hornidura hori Estatu osoan eskainitako plaza-kopuruaren ehunekoaren gorakada handiena da.
Horrela, Euskadin osasun-prestakuntzako profesionalak 1.500 inguru izango dira, hiru lurralde historikoetako 16 irakaskuntza-zentroetan banatuta.
Nekane Murga sailburuak esan duenez, giza kapital hori funtsezkoa da osasun-eremuak oro har aurrez aurre dituen erronkei heltzeko orduan, besteak beste, lanbide-erreleboari edo lehen mailako arreta sendotzeari, euskal osasun-zerbitzuak eskaintzen duen kalitatea babesteko.
BAME PLAZAK
Bestalde nabarmendu du gaur egun dagoeneko Euskadin eskaini diren Barneko Mediku Egoiliarraren (BAME) plazen erdia bete dela; horrela, Estatu osoan Familia Medikuntzako BAMEko plazen lehentasun-hurrenkeran lehen autonomia-erkidegoa da eta bigarrena, espezialitateen multzoan.
Era berean, nabarmendu behar da BAMEko Estatuko zerrendako lehen 50 pertsonetatik, 9k euskal osasun-zentroak hautatu zituztela, beren prestakuntza osatzeko.
Más en Sociedad
-
La familia de Jon Sustacha, tras la confirmación de su fallecimiento: "Estamos desolados"
-
La Red de Apoyo a No Olvidar la Dana acompaña a los afectados en un acto benéfico
-
La hora de la verdad del pacto vasco contra la segregación escolar y la gratuidad real
-
Dime qué red social usas y te diré cuántos años tienes