DONOSTIA. Aurtengo berritasunen artean, nabarmentzekoa da museoan ireki berri den 4 Raia jaioberrien Akuario Berria. Akuarioan bertan jaio dira eta lehen aldiz bere historian aurrera atera dituzte eta bisitariek ikusgai edukiko dituzte akuario batetan.

Donostiako Aquariumak arreta bereziarekin prestatu ditu Aste Santuko opor egun hauek bertara gerturatutako diren milajka bisitarie zerbitzu ona eta beharrei erantzuteko. Donostiako museoak hirugarren lehiatila bat irekiko du ilarak ekiditeko intentzioarekin.

Aquariumak bere ordutegia zabalduko du Aste Santuko festa egun hauetan, bere ateak goizeko 10etan irekiz eta gaueko 21etan itxiz, bertako langile kopurua erreforzatuz eta haundituz eta bere erakusketa biologikoa zabalduz . Arrain berriak ikusi ditzazkegu eta bisitariek Aquariumak eskeintzen dituen 32 Akuario desberdinetan 250 espezie desberdinetako arrainak ikusiko dituzte, Txuri eta Kontxita zezen marrazoak, 14 metroko luzeera duen Balearen Hezurdura etb. Bai larunbat eta Pazko Asteko astearte eta ostegunean, goizeko 12etan nola jatera ematen diegun gure ozeanarioko marrazoei ikuskizunaz gozatuko dute turistek.

Egun hauetan museora gerturatzen direnek , museoan bi erakusketa ikusteko aukera edukiko dute, Ana Abajo Lazcanoren UR PE UR GAIN erakusketa T aretoan eta Esther Galarzaren Urdina Beltzez erakusketa Nautilus aretoan.