BILBO. Bilbon ospatuko da Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko campuseko Enplegu Foroa. Foroa ostegunean, otsailaren 21ean, izango da, Bilboko Bizkaia Aretoan. Pasa den astean Araban egin zen lehen foroa, Gasteizko Udalarekin elkarlanean. Gipuzkoako campusean otsailaren 28an izango da, Euskal Herriko Unibertsitatek jakinarazi duenez.

Foroen helburua da Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen eta tituludunen enplegagarritasuna hobetzea eta gazte horien eta profil jakinen bila dabiltzan enpresen arteko harremanak ahalbidetzea. Era berean, ikasleentzako, enpresentzako eta instruktoreentzako formakuntza eta aurkezpen saioak antolatu dira. Foroen antolaketan Lanbidek lagundu du.

Bizkaiko campuseko Enplegu Foroan 47 enpresak eta hiru erakunde publikok hartuko dute parte eta 204 lan eskaintza egongo dira. Horrez gain, 46 stand izango dira eta bi motako jarduerak egingo dira: batetik, 40 enpresaren aurkezpenak, eta, bestetik, enpresek aukera izango dute aldez aurretik aukeratu dituzten parte hartzaileekin harremanetan jartzeko.

Programa ongietorria egiteko ekitaldi batekin hasiko da, Txelo Ruiz Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreorde eta Patxi Juaristi Bizkaiko campuseko errektoreordearekin. Geroago, 10:00etan, enpresen aurkezpenak eta enpresen eta hautagaien arteko lehen harremana izango dira. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, talde ezberdinek saioak egingo dituzte, Euskal Herriko Unibertsitatek jakinarazi duenez.

Empleo Gunek honako hauen elkargune izan nahi du:

. Gure inguruko enpresetako giza baliabideen arloko profesionalak.

. Lan bila aktiboki ari diren langabetuak.

. Azken hezkuntza zikloetako ikasleak.

. Gizarteratze eta laneratzearen arloan lan egiten duten profesionalak.

. Lurraldean enplegua sortzen ari diren erakunde publikoak.