BILBO. Tokikom Toki Komunikabideen Bateraguneak lau sari banatuko ditu aurten Hirugarren edizio honetan, euskarazko komunikazioaren balioa aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz. Modu honetan, euskarari presentzia eskaintzen dioten komunikabideei haien garrantzia aitortuz. Hala, ikuspuntu informatibotik zein komunitatearen dinamizazioaren ikuspegitik euskal hizkuntza garatuz.

Dinamika hori aldatu eta komunikabide txikien ekarpena azpimarratu eta gizarteratzeko asmoz, Tokikom-ek Tokikom Sariak eman zituen lehen aldiz 2016an. Bigarren edizioan, 2017an, kazetaritza ez ezik, euskarazko publizitate lanak ere saritu zituen Tokikom-ek, "euskarak berak zein euskarazko komunikabide sareak publizitate euskarri gisa duten balioa" aldarrikatzeko. Hala ere, bigarren mailakotzat jotzen direla sarritan eta ekoizten duten edukia oso ezezaguna dela haien eragin esparrutik kanpo.

Beraz, 2018an ere lau sari banatuko ditu Tokikom-ek: hiru azken urtebetean toki komunikabideetan argitaratutako lanen artean (portadarik onena, edukirik onena eta ikus-entzunezkorik onena), eta laugarrena, azken urtean euskarazko edozein hedabidetan argitaratutako euskarazko publizitate kanpainarik onenarentzat izango da.

Lanak aurkezteko epea irailaren 14ra arte zabalik dago. Proposamenak edonork egin ditzake, aurkeztutako lanen egilea izan zein ez. Sariketaren oinarriak Tokikom-en webgunean daude irakurgai, eta aurkezpena bera ere webgunetik bertatik egin behar da. Tokikom Sariak urriaren amaieran banatuko dira, komunikazio taldeak Bilbon egingo dituen Tokikom Jardunaldien baitan.