20 zuhaitz espezie desberdin birlandatu dira Pedrokoko hezegunean
Zonalde hezeetako eta tokiko galeria basoko 4.430 alegaletri landatuz: haltzak, lizarrak, astigarrak, basaerramuak, zuhandorrak, hurritzak, edota haritzak
20 zuhaitz espezie desberdin birlandatu dira Pedrokoko hezegunean. Zonalde hezeetako eta tokiko galeria basoko 4.430 ale landatu dituzte hain zuzen, hala nola, haltzak, lizarrak, astigarrak, basaerramuak, zuhandorrak, hurritzak, edota haritzak. Nahiz eta bertan natural-natural ura metatzeko joera agerikoa izan, iraganean hezegunea drainatu egin zen nekazal erabilerei leku egiteko. 2007an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko diru-laguntza bati esker, Aguraingo udalak lur-sailak erosi zituen hiru xede buruan: hegaztiak erakartzeko eta babesteko gotorleku bat sortzea; ur goraldietan, Egileor eta Santa Barbara ibaien urei arrisku gabeko gainezkatzea ahalbidetzea; eta hezegunearen inguruan ibilbide bat, zein behatoki bat sortzea jendartearen aisialdirako, zein sentsibilizaziorako.
Birlandaketak bitarte, inguruan landaredi ugari jarri da, hezegunea eta berezkoak dituen flora eta fauna babestearren. Halaber, 3 zonalde birlandatu barik utzi dira, hezegunearen panoramika orokorraz gozatze aldera: bat behatokitik aurrez aurre; beste bi Lezago ibaiaz parez pare den ibilbidean.
Lezago ibaiaren ertzean, grafiosisak erasan egiten ez dien zumarrak landatu dira (Ulmus minor); onddo horrek penintsulan zumarrak gutxiarazi ditu, 70 hamarkadatik gaur egunera arte. Espezie hori berreskuratzeko, Zerenthya elkartearekin lankidetzan, 25 ale berri landatu dira Pedrokoko hezegunean. Besteak beste, “rabicorta w-blanca” espezieko tximeletaren bizitoki eta jana: Europa osoan gero eta gutxiago atzematen ari den lepidoptero oso kaltebera.
Era berean, hezeguneko inguruan, ur-goraldiek bere egiten dituen eremuan, uretako 640 espezietako ale landatu dira: ezpata-belarra (Typha latifolia), ihia (Scirpus holoschoenus
Más en Sociedad
-
El 45% de menores de entre 12 y 17 años sufre amenazas online y un 51% trata de reducir el uso de internet
-
Comienza este jueves en Italia el juicio contra Francesco Arcuri por presunto maltrato a sus hijos
-
Barbie donará un euro por cada muñeca 'Fashionista' vendida en España para investigar sobre la diabetes
-
Salud afirma que la resolución judicial sobre la OPE impulsa el proceso "histórico" de consolidación en Osakidetza