2017ko Ignacio Ellacuria garapenerako lankidetzaren saria eman diote Lolita Chavez ekintzaileari
"Bizitza eta bere balioekin zintzoa den gizarte bat eraikitzeko lurraldea defendatzeko borrokatzeagatik eta giza eskubideak eskuzabaltasunez aldezteagatik" saritu du epaimahaiak
GASTEIZ. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Guatemalako maien Ki'che herriaren liderrari, Lolita Chavez Ixcaquic eman dio 2017ko Ignacio Ellacuria garapenerako lankidetzaren saria. Ekitaldia astelehenean izan da, Lehendakaritzan. Mugarik Gabe garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak proposatu zuen Lolita Chavezen hautagaitza, eta epaimahaiak saritu du "bizitza eta bere balioekin zintzoa den gizarte bat eraikitzeko lurraldea defendatzeko borrokatzeagatik eta giza eskubideak eskuzabaltasunez aldezteagatik".
Garapenerako lankidetzaren Ignacio Ellacuria saria Eusko Jaurlaritzak ematen du, Elankidetza Lankidetzaren EuskalAgentziaren bidez. Euskadiko eta Euskaditik kanpoko erakundeek, kolektiboek eta pertsona indibidualek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren aldeko borrokan eta pobrezia ezabatzeko borrokan egindako ekarpena aitortzea du helburu, euskal gizartea eta nazioarteko gizarte sentsibilizatze aldera.
Epaimahaiaren arabera, giza eskubideen alde eta, bereziki, Guatemalako herri indigenen eta emakumeen alde egindako lanarengatik nabarmendu da Chavez. Hain zuzen ere, 87 komunitate biltzen dituen Pueblos K'iche' por la Defensa de la Vida, la Madre Naturaleza, la Tierra y el Territorio (CPK) delako kontseiluan egiten duen lanaren ondorioz istilu ugari izan ditu Guatemalako Gobernuarekin, bere bizitza arriskuan jartzeraino, eta horren ondorioz 2017ko ekainetik Euskadin bizi da Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Defendatzaileak Aldi Baterako Babesteko Programaren babesean.
Más en Sociedad
-
El juez pide al SCS que remita la historia clínica de Yéremi Vargas al estar incompleta la que envió en 2021
-
La IA descubre que los Manuscritos del Mar Muerto son más antiguos de lo que se creía
-
Más de 850 mujeres víctimas de violencia machista han recibido ayudas económicas en Euskadi desde 2023
-
Osakidetza atiende a 55 personas por calor, 37 de ellas evacuadas a centros de salud