"Zerbitzua euskaraz" ziurtagiria lortu du LABek
BILBO. LAB sindikatuak maila igo eta "Zerbitzua euskaraz" ziurtagiria jaso du, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen eskutik. Bilkura arteko aldirako ezarri zuen helburua maila hori eskuratzea izan zen, eta bide horretan egin du lan sindikatuak azken bost urteetan.
Hala, zerbitzu osoa euskaraz eskaini ahal izateko tresnak sortu ditu, bitartekoak partekatu ditu lankideekin eta eremu berrietan hausnarketak egin eta irizpide berriak adostu ditu.
Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendari Rober Gutierrezek eman dio ziurtagiria LABeko idazkari nagusi Ainhoa Etxaideri. Sindikatuko Euskara arduraduna den Edurne Larrañagak lagundu die agerraldian.
Euskara normalizatzeko bidean "lan mundua euskalduntzea ezinbestekoa" dela nabarmendu dute, eta Bai Euskarari Ziurtagiria "tresna lagungarria" dela funtzionamendua euskalduntzeko.
Etxaidek adierazi du hizkuntza politikan LABek adostutako irizpideak betetzeko tresnak sortu dituztela, eta lanean jarraituko dutela "sindikatuaren erabateko euskalduntzea lortu arte". Hainbat eskualde edo sektoretan lana euskaraz egiten dutela azaldu du, eta sindikatu osoan lana euskaraz egiteko eskubidea "modu sistematizatu zein kohesionatuan bermatu bitarteko urratsak" ematen jarraituko dutela berretsi du.
"Euskarak ere Euskal Estatua behar du, lan mundua euskalduntzeko tresnak langileon eskura izan ditzagun eta hizkuntza politika eraginkorrak susta daitezen. Bai Euskarari ziurtagiria horren erakusle bat da. Izan ere, edozein estatuk du erakunde bat bere hizkuntza ofizialean jarduten duen ziurtatzeko baliabide propioak", adierazi du.
Más en Sociedad
-
Recogidas 6.000 toneladas de algas en Noja y Santoña, 4.000 en la última semana
-
Las principales operadoras refuerzan sus servicios para mantener la conectividad en las zonas afectadas por los incendios
-
¿Una mochila The North Face por dos euros? Tan sospechoso que es un timo
-
Archivan la denuncia por el supuesto intento de secuestro de las monjas ancianas de Belorado