Bilbo - Entzunaz bizikidetza eraiki izenburupeko saioaren bederatzigarren hitzorduaren bitartez, Foro Sozial Iraunkorrak Ber-tzelonarako jauzia egingo du bihar arratsaldeko 18.30etik aurrera. Hain justu Kataluniako hiriburuaren Udalak Euskal Herriko bakearen aldeko Deklarazioa onartu zuenetik urtebete pasa denean, ETA, GAL eta poliziaren biktimak arituko dira hizlari lanetan beraien testigan-tza partekatuz. Bertan izango dira Hipercoreko atentatuan zauritutako Robert Manrique; Rosa Lluch -ETAk erahildako Ernest Lluchen alaba-; GALek torturatu eta erahildako Josean Lasaren arreba Axun Lasa; eta Martxoaren 3ko gertaeretan poliziaren biolentzia jasandako Andoni Txasko.

“Saioaren helburu nagusia izango da aldarrikatzea zein garrantzitsua den euskal bake prozesuak eta etorkizuneko elkarbizitza demokratikoaren eraikuntzak Estatuko beste lurralde batzuetan ere babes sozial zabala izatea”, Foro Sozialietik jakinarazi zutenez. Biktima desberdinen arteko konferentzia, Kataluniako Kazetarien Kolegioaren egoi-tzan ospatuko dena, baliagarria izango da da konfidantzazko eremuak sortzeko, bertan biktimek elkar entzuteko, elkar ezagu-tzeko, eta baita enpatizatzeko ere. Bestalde, “konferentziaz gain, biktimen delegazioak Kataluniako Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordean ere parte hartuko du, egun bertan lanean diharduten zenbait talde politikoetako ordezkariekin batera”. Topaketa Foro Sozial Iraunkorrak eta Institut Català Internacional per la Pau eragileak (ICIP) “elkarlanean antolatu” dutela azaldu dute.

Bartzelonan izango den biharko biktimen topagunea Entzunaz, bizikidetza eraiki egitasmoaren bederatzigarrena izango da. “Mahai berean eztabaidatu eta elkar ulertzeko asmotan biolentzia ezberdinak jasandako biktimak eseri dituen” proiektuak beste hainbat parte hartzaile izan ditu aurreko hitzorduetan: Ane Muguruza-HBko poitikari ziandako JosuMuguruzaren alaba-, Maria Jauregi -Gipuzkoako gobernadore zibil zen Juan Mari Jauregiren alaba-, Peru del Hoyo -Kepa del Hoyoren presoaren semea-, Mari Carmen Hernandez -Durangon PPko zinegotzi izandako Jesus Mari Pedrosaren alarguna- edo Iñaki Garcia Arrizabalaga -Juan Manuel García Cordero Telefonicako langilearen semea-. ETA, GAL, Comandos Autónomos Anticapitalistas, presoen dispertzioa edota polizi-bortizkeriaren biktimak izan dira protagonistak eta Foro Sozialaren Iraunkorraren aburuz beraien ekarpenak oso baliagarriak izan dira. “Biktimek ekarpenak, biktima guztien ekarpenak, ezinbestekoak baitira euskal jendartearen etorkizuneko elkarbizitza demokratikoa eraikitzeko norabidean”. - DEIA