CARE gobernuz kanpoko erakundeak argitaratutako azken txostenaren arabera, arreta mediatiko gutxien duten hamar krisi humanitarioetatik bederatzi Afrikan daude. Txosten horretan, herriek "isiltasunean" pairatzen dituzten gerren edo hondamendi naturalen ondorioak aztertzen dira.

"Gero eta lotura handiagoa ikusten ari gara gizakiaren klima-aldaketaren ondorioen eta krisi humanitarioen bizitza-luzeraren zein konplexutasunaren artean", azaldu du Sally Austin Care-ko Larriadietarako Operazioen buruak.

Ikertu diren krisi gehienak baliabide naturalen gainbeheraren, muturreko fenomeno meteorologikoen gorakada eta berotze globalarekin bat datoz. "Harrigarria da zein gutxi informatzen duten hedabideek hegoaldeko berotze globalarekin lotutako giza sufrimenduaz edo bidegabekeria horri heltzeko ekintza politiko ezaz", gogoratu du Austinek.

Hurrengo lerroetan, aipatutako txostenean agertzen diren kasuen nondik norakoak azaleratuko dira:

1-Madagaskar. 2019. urtearen amaieran, Madagaskarren 2,6 milioi pertsonak pairatu zituzten lehortearen efektuak, eta 916.000 pertsonak baino gehiagok elikagai-laguntza zuten. Hartara, desnutrizio kronikoaren munduko laugarren tasa altuena dauka herrialdeak, eta, 5 urtetik beherako bi haurretatik bat bere adinerako izan beharko lukeen altueratik behera dago. Halaber, herritarren ¾ egunean 1,9 dolar baino gutxiagorekin bizi dira.

2-Afrika Erdiko Errepublika. Herrialdean 2013ko amaieratik dagoen gatazkaren ondorioz, biztanleen %25 euren etxetik ihes egin dute. Gainera, 600.000 pertsona baino gehiago egokitzeko tokirik gabe daude Afrika Erdiko Errepublikan, eta 594.000 lagun aterpe bila dabiltza inguruko herrialdeetan. Bidenabar, ez da komeni ahaztea 1,8 milioi biztanlek segurtasun eskaseko elkigaiak kontsumitzen dituztela, hots, herritarren %41.

3-Zambia. CARE-ren arabera, Zambian klima aldaketaren ondorioak ukaezinak dira. Izan ere, 2,3 milioi pertsonak behar dute premiazko elikagai-laguntza, lehorte errepikakor eta luzeen ondorioz; eskualdeko tenperaturak munduko batez bestekoaren ia bikoitza ari dira handitzen, honekin batera izurrite eta epidemiak etorriz.

4-Burundi. Burundiko egoera humanitarioa makala da oraindik, segurtasun-gabezia politiko luze, pobrezia-maila altu eta Giza Eskubideen arloko kezka esanguratsuekin. Berez estua den bizimoduari, hondamendi naturalak, populazio-mugimenduak, malariaren epidemiak eta ebola Burundin sartzeko arriskua gehitu behar zaizkio. Hartara, 1,5 milioi pertsonak (herrialdeko biztanleen %15), arazoak dituzten euren familiak elikatzeko.

5-Eritrea. 2018a ohi baino urte lehorragoa izan zen Eritrean, eta 2019an idorte larria egon zen. Hori dela eta, uzta falta nabarmentzen hasi da, horrek populazioaren zati handi batean dakartzan segurtasun eza eta desnutrizioarekin batera. Komunitate nomadak bereziki ahulak dira hondamendi naturalekiko, eta, derrigorrezko zerbitzu militar luze eta lan behartuek, gazte eritrear asko emigratzera bultzatzen jarraitzen dute.

6-Ipar Korea. NBEren arabera, 10.9 milioi biztanlek laguntza humanitarioa behar dute, elikadura, osasun, saneamendu eta higiene beharrak asetzeko. Herritarren %43k ez dute elikagairik, nekazaritza-ekoizpena ez da errentagarria ekipo modernoen faltagatik, eta bero-bolada, lehorte eta uholdeak ez dira lagungarriak. Era berean, biztanleen %40k ez dute ura edateko aukerarik, eta askoz ez dute saneamendu seguruko instalaziorik.

7-Kenia. 1,1 milioi pertsona elikagaietarako sarbide erregularrik bizi dira Kenian, eta 5 urtetik beherako 500.000 haurrek desnutrizioa dela eta, tratamendua behar dute. Herrialde osoko lehorteenondorioz, abereen zein uzten produktibitatea okertu egin da, prezioak igoz eta ura gutxituz (nekazaritza ekoizpena erdira murriztu da estimazioen arabera).

8-Burkina Faso. Gobernantza ahulak, segurtasun erronka, talde armatuen presentziak? Ezengorkotasun politiko baten baitan dago Burkina Faso. Gainera, herrialde txiroa da, desberdintasun ekonomiko eta nekazaritza defizit handiak izanik, batez, eraso terroristen gorakada eta segurtasunaren beherakadarengatik. 500.000 gizabanako baino gehiago lekualdatu behar izan dituzte.

9-Etiopia. Etiopian arazo ugari egon ziren 2019an zehar: agorraldi bat egon zen herrialdearen ekialde eta hego-ekialdean, uholde lokalizatuak gertatu ziren, horrek lekualdaketa ugari ekarriz. Horren ondorioz, momentu honetan 7,9 milioi pertsona inguruk desnutrizioa dute Etiopian.

10-Txad aintziraren arroa. Azken 10 urteetan, gatazkak, indarkeria, pobrezia, gosea, desplazamendua eta lakuaren ur mailaren jaitsiare izan dira protagonistak Txad aintziraren arroan. Horren ondorioz, 10 milioi pertsonak laguntza humanitarioa behar izan dute.