Konfinamendua modu dibertigarri batean pasatzeko, DEIAk ekimen berri bat dakar. Igande honetatik aurrera, martxoak 29, etxeko txikienek beraiei eskainitako orrialde oso bat izango dute egunero, egunkarian agertzen diren denborapasekin batera.

Igande honetatik aurrera eta hurrengo 12 egunetan zehar, txikiek euskal mitologiaren pertsonaiak ezagutu eta koloreztatu ahal izango dituzte. Denborapasen orrialdeetan, Argoteren marrazki bat eta Toti Martínez de Lezea idazlearen azalpentxo bat argitaratuko dugu egunero. Egun bakoitzean euskal mitologiaren pertsonaia bat izango da protagonista.