Positibo bat Donibane Lohizuneko Urdazuri auzoan dagoen eskola publikoan
Zuzendariak ikastetxea zabalik mantentzea erabaki du, indarrean dagoen protokoloari jarraiki
Ikasturtea hasi eta astebetera, covid-19 kasu bat agertu da Donibane Lohizunen Urdazuri auzoandagoen eskola publikoan. Bertako zuzendariak positibo eman zuenez asteburuan, egunotan PCR probak eginen dizkiete gizon horrekin elkarlanean zuzenean aritu diren irakasleei.
Nahiz eta zuzendaria kutsatua den, Pirinio Atlantikoetako akademia ikuskaritzak eta Frantziako gobernuaren ordezkaritzak erabaki dute eskola zabalik egotea. Bederatzi irakasleetatik bost lanean ari dira oraindik, besteak beste Donibane Lohizuneko udal langile batzuen languntzarekin.
Egoerak harridura piztu du baina agintariek diote indarrean dagoen protokoloa errespeta-tzen ari direla. Izan ere, kutsatu den gizonak ez du harreman zuzenik izan ikasleekin, eta gehiago dena, diotenez tartea atxiki dute beti heldu eta adingabeen artean.
Urdazuri eskolan garbiketa zerbitzua indartu eta ikasgelak osoki desinfektatuko dituzte. Kurtsoa abiatu zenetik, Fran-tziako estatuan hainbat eskola itxi dituzte, besteak beste, Biarnoa eta Landetan, Paue, Pouillon eta Habas herrietan.
Gero eta kasu gehiago
Gero eta kasu gehiago agertzen ari da Baigorri, Larresoro edo Ezpeletan, bereziki gazteen artean. 20-30 urte bitartekoen artean besteetan baino bederatzi aldiz kasu gehiago dagoela ohartarazi dute.
Pirineo Atlantikoetako departamenduko kontseiluaren hiru langilek positibo eman dutenez, probak egiten dizkiete haiengandik hurbil egon direnei eta emaitzak egunotan jakinen dira. Izurritea hasi zenetik, 28 lagun zendu dira Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen Pirineo Atlantikoetako departamenduan.
Gaur egun, zazpi paziente artatzen dituzte bertako erietxeetan, horien artean, bi suspertze zerbitzuan. Egoerari buru egiteko PCR probak egiten segitzen dute, adibidez, Baionan. Duela egun batzuk, 200 proba egin zituzten Hendaian eta denek negatibo eman zuten. Hala ere, osasun zertitzuak adi jarritzen dute pandemiaren bilakaera.
Temas
Más en Actualidad
-
El PNV cree que se está "en un momento de neblina en cuanto al futuro" de la legislatura y ve "casi imposible" que pueda haber presupuestos
-
Las embarcaciones de la Global Sumud Flotilla vuelven a Barcelona por el mal tiempo en el mar
-
Osakidetza refuerza la Atención Primaria en Erandio Goikoa con más personal y dos nuevas consultas
-
Hallan en "estado deplorable" a una niña en una vivienda donde se vendía hachís