Korrika ostegunean helduko da Bilbora, goizeko 11:45ean
Guztira, 100 kilometro inguru egingo dira hirian euskararen alde
BILBO. Korrika ostegunean helduko da Bilbora, goizeko 11:45eanZorrotza-Kastrexanako errepidetik sartuko da hirianeta Elorrietatik irtengo da hiritik, 16:20ak aldera. Guztira, 100 kilometro inguru egingo dira Bilbon euskararen alde.
Korrika 11:45ean sartuko da Bilbon Zorrotza-Kastrexana errepidetik, eta uria 16:20an utziko du, San Ignaziotik eta Elorrieta Erriberatik. Ibilbidea hauxe izango da, zehazki:
11:48 Zorrotza - 12:39 Errekalde - 12:48 Irala-Miribilla - 13:05 Bilbo Zaharra-Abusu - 13:35 Bolueta-Txurdinaga-Otxarkoaga-Txurdinaga - 14:00 Santutxu-Begoña-Uribarri - 14:36 Zazpi Kaleak - 14:52 Abando-Indautxu - 15:52 Deustu-Ibarrekolanda-San Ignazio-Elorrieta - 16:21.
Bilboko Udalak, beste edizio batez, Korrikari lagunduko dio Udaletxe aurretik igarotzen denean. Lehenengo metroetan, Bilboko alkateak eramango du lekukoa, Ernesto Erkoreka plazatik Zingira kaleraino, zenbait zinegotzik lagunduta. Eguena izango da hori, 14:30ak aldera.
Korrika, AEKk antolatua, apirilaren 4an hasi zen Garesen eta Gasteizen amaituko da apirilaren 14an. Amaieran, lekukoak barruan daukan mezua irakurriko da. 21. edizio honen leloa “Klika” da: euskararen aukera hautatzeko eta gure hizkuntzak bizi duen garai berriarekin bat egiteko deia. Txillardegik omenaldia jasoko du edizio honetan: pentsamendu kultural, filosofiko eta politikoan ekarri zuen aldaketa aitortuko zaio.
Bilboko Udalak adin guztietako bilbotarrak animatzen ditu Korrikan parte hartzera euren auzoetatik igarotzen denean, eguenean, 11:45etik 16:20ra; ordu horien artean ibiliko da lekukoa Bilboko kaleetan zehar.
Más en Actualidad
-
Mulino, el delfín del inhabilitado exmandatario Martinelli, nuevo presidente de Panamá
-
José Luis Ábalos comparece en la comisión de investigación del Senado sobre el 'caso Koldo'
-
El Gobierno español carga contra las leyes antimemoria en Mauthausen
-
Bolsonaro, hospitalizado de nuevo tras participar en un acto electoral