NOTICIAS Taldeko egunkarietan idatzi ohi duen Mikel Mancisidor kazetariak idatzi polita kaleratu zigun. Besteren artean Iñigo Urkullu Renteria Lehendakariaz ari zitzaigun, labur baina egoki, motz baina ederki, hitz gutxitan egi borobilak eta berdaderoak bota zituen, bota zizkigun. “Combativo y equivocado” zuen izenburua. Nik neuk “y” horren ordez “baina” jarriko nuen. Bere baimen eskuzabalaz horietako batzuek euskaratu eta plazaratzen dizkizuet. Hona jarraian honoko hauek. Iñigo Urkullu lehendakariak asmatu egin du politikoki, egokitu zaion egoera nahas, korapilatsu eta zail bakoitzean. Sirena-kantu eta liluragarrien aurrean, geure herrialdearen norabidea, Euskadiren norabidea zentratzea lortu izan du irteerarik gabeko kalezuloetan sartu beharrean. Eta lortu du. Zinez lortu duela. Garaiotan, gaur egun alternatiba gisa aurkezten den alderdiko buruak behin eta berriz esan ohi zuen Kataluniako prozesua “eredugarria” zela eta “benetako inbidia” ematen ziola, “Katalunian ez zegoela gizarte-norgehiagokako arazorik”, prozesua “geldiezina” zela, “itzulezintasun-dosi handi batekin”. Eta “Euskadik eta euskal politikak” ere “asko zuela “ikasteko” katalanengatik eta katalan politikaren eskutik, “kamuts genbiltzala hemen”, “Kataluniako eta Euskadiko erlojuak sinkronizatu behar zirela, behar genituela”. “Espero dezagun berandu baino lehen euskaldunok ere bide beretik abia gaitezen”. Ez hori bakarrik; “Katalana izatea eta Artur Mas bat izatea gustatuko litzaidake, inbidia daukat”. Ba, komeni da gogoratzea. Guztiz komenigarria bai. Zeren agian, norbaitek uste izan dezake etorkizun liluragarri eta zoragarria ekarriko digutela euskaldunoi eta Euskadiri orain arte biderik ikusgarriena, koloretsuena, alaiena eta borrokalariena, eta okerrena, hartu izan dutenen eskutik. Eskerrik asko bihotzez beraz Urkullu lehendakari maite eta guztiz estimatua, politikari abertzale eredugarri, pertsona hobea. Eta badakit jakin ere esandakoaren zergatiak. Besarkada estu eta beroa Iñigo eta aupa Imanol.