Hilabete bat baino gutxiago falta da Gabonetarako, eta Ermuko Udalak dagoeneko hasi egin du dena prestatzen. Hala, aste honetatik aurrera, kaleko argiak eta apaingarriak instalatzen hasiko dira udalerrian.
Covid-19aren pandemiak 2021a baldintzatzen jarraitu du, baina denbora saihestezina da eta ez da gelditzen. Horregatik, aurtengo abenduari hasiera emateko zorian daude Ermuan berriro ere, eta Gabonak ate joka ditugu. Ermuak ostegun honetan, abenduak 2, piztuko ditu jaietako argiak, horiek kolorea, ilusioa eta itxaropena ekariko dietelarik herritarrei, batez ere herriko gazteenei. Argiak urtarrilaren 9ra arte egongo dira piztuta.
Ximénez Catalunya enpresak, besteak beste, izarrak, arkuak, elurra eta bolak dituzten 200 apaingarri baino gehiago eskegi ditu gure herriko kaleetan. Plazan, elementu nagusi gisa, hartz abegitsua dugu bere altzoan argazki oroigarriak ateratzea ahalbidetuko digunak. Gabonetako argiek 59.991,80 euroko kostua izan dute, BEZa barne.
Ximénez Catalunya enpresak izarrak, estalaktitak, Olentzeroren irudiak, elur malutak, arkuak eta bola argitsuak jarri ditu udaletxean, San Pelaioko kioskoan, Kaltxango inguruan, Baldespina, Goiko, Forja eta Orbe Kardinalaren parkeetan, Bizkaia eta Gipuzkoa etorbideetan, Baldespina Markesa, VI. Mendeurrena, Diputazio, Zearkale, San Pelaio, Zubiaurre, Goienkale, Izelaieta, Erdikokale, Probaleku, Aldapa, San Isidro eta San Roke kaleetan eta Santa Ana, Abeletxe, Ongarai, Sakona, Zerukoa, Errebalburu, Okin Zuri eta Sallabente auzoetan.