Torrezabal kultur etxea kulturaz beteko da urteko lehen hilabeteetan. Galdakaoko kultur gunean hogei ikuskizun baino gehiago izango dira, tartean antzerkia eta musika. Gainera, euskarak presentzia handia izango du kultur eskaintza honetan. Zentzu honetan, arte eszenikoetako 20 ikuskizun baino gehiago hartuko ditu urteko lehen bost hilabeteetan, “mota guztietako ikusleei zuzenduta eta era askotakoak: antzerkiak edo musikalak, zirkoa, Klown edo txotxongiloak”, azaldu dute udaletik.

Torrezabaleko agertokia estreinatuko duen espektakulua Man up antzezlana izango da, “non Teatro en Vilo taldeko zuzendariek mozorroa kendu nahi diete maskulinitatearen kontakizun tradizionalari eta haren erreferenteei, ironia, lotsagabekeria eta umore absurdoa baliatuz”. Urtarrilaren 17an izango da. Baina hori ez da urtarrileko hitzordu kultural bakarra izango. Hilaren 21ean, Nogen, Torrezabalgo agertokira igoko da. 22an Kutsidazu bidea, Ixabel (Demode Produkizoak) eta 28an Poblado Tour-Hezurbeltzak taldearen zuzenekoa izango dira ikusgai. 30ean antzerkia itzuliko da So. Xampatito Pato obrarekin. Otsailean musika eta antzerkia ere egongo dira; Aurora Beltrán, Quitamiedos. Kulunka Teatro, Ruper Ordorika, Niña Coyote Eta Chico Tornado…

Hurrengo hilabeteetan ere hainbat ikuskizunez gozatzeko aukera egongo da. Horrela, Etxerik Txikiena (Yarleku Teatro), Lurrun minez edo Ameriketako bidaia obrak, beste batzuen artean helduko dira Galdakaora, antzerki eskaintza zabala lortuz. Sarrerak salgai daude https://galdakao.sacatuentrada.es webgunean, kutxazainean eta Torrezabal kultur etxeko leihatilan.

Torrezabaleko bazkideek %50eko deskontuarekin erosi ahal izango dituzte sarrerak galdakao.sacatuentrada.es webgunean eta leihatila elektronikoan, eta kupoia emanaldiaren egunean entregatu ahal izango dute sartzean, sarrerarekin eta Bazkide txartelarekin batera. Segurtasun-protokolo guztiak beteko dira, eta une bakoitzean indarrean dauden osasun-arau guztiak errespetatuko dira; musukoa, distantziak...