Aurten ere, Bilbao basque FEST jaialdia Bilboko Areatzan izango da. Berriz ere 1.500m2-ko Gourmet Txokoa karpa jarriko da non zero kilometroko produktuak dastatu ahalko diren. Bertan, sukadaritza tailerrak jarriko dira abian eta bete hainbat proposamen. Jaialdia apirilaren 5etik 9ra bitartean ospatuko da bilbotarrek eta turiskek euskal gastornomia eta herri-kirolak gehiago ezagun dezaten.

Gourmet Txokoan jendeak Euskadiko hamar turismo-eskualderen zero kilometroko produkturik onenak dastatu eta erosi ahal izango ditu. Idiazabal gazta, Ezpeletako piperrak, Urigoitiko txorizoa, Uribe Jataondoko izozkiak, txakolina eta garagardoak, Tolosaldeako eztiak eta txokolatea, Urdaibaiko hegaluzea eta txakolina, Enkarterriko ore amaz eginiko ogia eta Arabako Errioxako ardoa dastatzeko eta erosteko aukera egongo da, goizeko 11:00etatik 15:00etara eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara.

Horrez gain, DASTATZE ESPRESAK eta SUKALDARITZA TAILER LABURRAK —Gourmet Txokoaren jarduera arrakastatsuenetakoak—, Bilbao basque FEST jaialdiaren bederatzigarren edizioan ere eskainiko dira.

900 lagun baino gehiagok gozatu ahalko dute txakolina, gazta, ogia, ardoa, txokolatea, eztia eta beste hainbat produktu probatzeko egingo diren dastatze espresetan, ostegunetik, apirilaren 6tik, igandera, apirilaren 8ra, bitartean, 12:00etan, 13:00etan, 14:00etan, 17:00etan eta 18:00etan.

Sukaldaritza-tailerrak 45 minutukoak izango dira eta Enaitz Landaburu sukaldariak eskainiko ditu. Horiei esker, 400 lagun baino gehiagok taloa, Bilboko pintxo tradizionalak, bakailaoa eta gozoki osasungarriak egiten ikasiko dute, apirilaren 6tik apirilaren 8ra bitartean, 12:15ean, 13:15ean, 17:45ean eta 18:45ean.

Dastatzeetan eta tailerretan izena ematea doakoa da eta tokian bertan egingo da Gourmet Txokoa zabaltzen den unetik bertatik, hau da, ostegunean, apirilaren 6an, goizeko 11:00etan.

PUNTA-PUNTAKO HERRI-KIROLAK

Karpa gastronomikoaren ondoan, Bilbao basque FESTeko publikoak gehien txalotzen dituen jarduerak egongo dira: herri-kirolak. Herri-kirolen probak eta erakustaldiak ostegunean, apirilaren 6an, hasiko dira, 12:30ean, Bizkaiko Orga Jokoaren Txapelketa Ofizialarekin.

Berealdiko proba horren ostean, Areatzara hurbiltzen direnek emakumezkoen trontza desafioaz gozatzeko aukera izango dute, bai eta lehen mailako harri-jasotzaileen desafio mistoaz ere.