BILBO. Bilbo G20-aren Gobernantza Teknologikorako Hiri Adimentsuen Mundu Ituneko hiri pilotu aukeratu dute -G20 Global Smart Cities Alliance on Technology Governance-.
Bilboko hiria, horrela, 2019ko ekainean sortutako nazioarteko sare honetan sartuko da. Sarearen helburu nagusia da hirietan teknologia arduraz eta etikoki erabiltzeko funtsezko oinarriak ezartzea, gardentasuna, pribatutasuna eta segurtasuna sustatuz.
Bilbok esperientzia eta jakintza trukatuko ditu beste 36 hirirekin, hala nola Londres, Leeds, Bartzelona, Lisboa, Milan, Toronto, San José, Buenos Aires, Brasilia, Medellín, Istanbul, Dubai, Melburne eta Newcastle, eta mundu mailako arau- eta politika-estandarrak ezartzen lagunduko du, jardunbide onenak bizkortzen, egon daitezkeen arriskuak arintzen eta hiri adimentsuek garatutako teknologiarekiko irekitasun eta konfiantza publiko handiagoa sustatzen laguntzeko.
Udalak positiboki baloratu du G20-ak Bilbori begiratzea foro honetako partaide izateko, horrela frogatzen baita "gure hiriak gaitasuna duela mundu mailako gobernantza estrategikoko proiektuetan parte hartzeko". Gainera, Udalak nabarmendu du itun honetako kide izateari esker "hiriaren garapen teknologikoaren planean nazioarteko adituen ikuspegia sartu ahalko dela eta 2019-2023 Agintaldiko Planeko lehenetsitako jarduketetako batean aurrera egin ahalko duela: Bilbao Smart City".
Gobernantza teknologikorako G20aren Hiri adimentsuen Munduko Aliantzak 36 hiri pilotuak ezagutzera eman ditu Smart City Expon, munduko hiri adimentsuen ekitaldi nagusian.