Azkuna Zentroa Isabel Coixeti eskainitako zinema ziklo berri bat aurkeztu du. Orain, Mira y verás (1984), bere lehen film laburraren lau hamarkada betetzen direla, Zinematekaren ziklo hau ikus-entzunezko ekoizpenaren hainbat geruza ezagutzeko aukera bihurtzen da. Gainera, lan hauek jatorrizko bertsioan ikusteko aukera izango da, gaztelaniazko azpitituluekin, eta, zikloko bi film luzetan, euskarazko azpitituluekin ere bai:Nadie quiere la noche (2015) eta La librería (2018).

Zuzendaria kameraren atzean izenburupean, Zinematekaren ziklo honek gutxi ikusitako edo nazioartean ezagunenak diren espainiar zinema-zuzendari eta gidoigileetako baten atzera begirakoak izan ohi ez diren piezak berrikustea proposatzen du.

Txikitan bere Super 8aren atzean jarri zenetik, ez dio sekula utzi objektiboaren bidez begiratzeari, testurak, isiluneak, soinuak... erakusteko fikziozko filmetan, dokumentaletan edo film laburretan. Goya sari gehien dituen zinemagilea eta European Women's Audiovisual Network-eko ohorezko presidentea da.

GOYA SARI GEHIEN JASO DITUEN ZINEMAGILEAREN ATZERA BEGIRAKOA

Zinematekaren ziklo berri hau apirilaren 23an hasiko da, lehen bi film luzeren programazioarekin. Bi film horiek nazioarteko banaketa dute: Cosas que nunca te dije (1996), ingelesez egin zuen lehen filma, Berlingo Zinemaldian aurkeztua, zinemagintzaren industriaren ateak ireki zizkiona; eta A los que aman (1998), garai bateko filma. Denbora tarte desberdinean girotuta daude biak, bere lanaren lehenbiziko gakoetara hurbiltzen gaituzte eta hari bera dute gidari: maitasunaren sufrimendua. 

Hurrengo saioan, dokumentalik konprometituenetako bi izango dira buru. Lehenengoa, Viaje al corazón de la tortura (2003), Balkanetako gerran Sarajevon filmatua giza torturaren aurkako alegatu bat da. Bertan, Coixetek zuzentzeaz gain, gidoia idatzi eta biktimei elkarrizketa egin zien. Bestea, Parler de Rose, prisonnière de Hissène Habré (2015) dokumentalak Txadeko diktadore ohiak,Hissène Habré, kartzelatutako eta torturatutako pertsonen borroka erakusten du. Era berean, La vida secreta de las palabras (2005) lana proiektatuko da, bere filmik nabarmen eta sarituenetako bat, iraganak duen pisuari buruzko gidoi hunkigarria duena.