Normalean, folk izengaia entzuterakoan konnotazio jakin batzuk datorzkigu burura: sentibera, herrikoia, landagunekoa... Eta baita estilo jakin batzuekin nahastu ere: kantautoreak, musika tradizionala, countrya... Noski, aurreiritzi hauek guztiek jarraian definitzen saiatuko garen folk garaikidea gaizki ulertu eta, batzuetan, gure belarrietatik ere urrundu dezakete.

Estilo guztiek mugak jarri eta aurreiritziak sortzen dituzte, eta, noski, ez dira zurrunak eta garapen luzeen ondorio dira. Hala, folk amerikarraren hegeomoniak folk estilo estandar bat sortu du; Irlandaren eta bluesaren eraginez eta instrumentu akustikoz egina, gai jakin batzuk jorratzen dituena eta gaur egun estilo askotan en-tzun daitekeena: Bob Dylan edo Eddie Vederetik hasita Fleet Foxes edo Bon Iverera arte. Baina folk hi-tza folkloretik dator: abesti herrikoietatik, tradiziotik. 

Hortik eratortzen da bestelako folk bat: moldaketena, ondare historikoa errekuperatzearena, eta, batez ere, betiko edo antzinako doinu eta hitz herrikoiak orainera ekarri eta gaurkotzearena. Errekuperazio garbiaren adarra (Hermanos Cubero edo Silvia Perez Cruzek jorratzen duten bezalakoa), edo gaurkotze lanarena (Rodrigo Cuevas edota Rosaliaren lana ere sartu zitezkeen hor) ezberdindu daitezke bertan. Izan ere, horixe da gaurko folkak gehien apurtzen duen aurreiritzia: folka “zaharra” denarena.

Gaur egungo musikariek tradiziotik tiratzen dute teknika gaurkotuenak erabiliz, askotan, musika bide interesgarrienak irekiz. Lore eta hostoak gero eta goizago ikusten ditugu gure mendietan, baita liztor eta tximeletak ere, aldaketa klimatiko honek udaberri goiztiar zein motza utzi digu eta. Bada, bertoko musikariek ere aurten urtaroan zehar disfrutatzeko argitaratu dute musika, goiz eta udaberria amaitu baino lehen sakon gozatzeko eta folkari esanahi berriak aurki-tzeko, hurrengoko lau diskoek frogatzen duten bezala.

'Laquin Vahu' Ibon RG (Repetidor)

Laquin Vahu

Laquin Vahu

Artista interesgarri zein arriskutsua da Ibon. Ahotsa erabiltzen du esperimentazio eta inprobisazio instrumentu gisa, bere horretan. Edo ez, hitzak (eta zenbait instrumentu) ere lehengaitzat erabiltzen dituelako. Oraingoan, Linguae Vasconum Primitiae Etxepareren lan jatorrizkoa musikatu du 16 abestiz osatutako eta Repetidorek biniloan argitaratutako lanean. Dena dago zainduta: Itxaro Bordak hi-tzak moldatu ditu, azalaren tipografiarako Etxparek erabilikoaren erreprodukzioa egin du Jon Martinek eta kolaborazio sorta izugarria du: Mursego, Enrike Hurtado eta Miguel A. Garciaren elektronika, Garazi Navasen akordeoia, Verde Prato, Fernando Ulzion... Haien laguntzarekin ez dabilenean ahotsarekin soilik, pianoarekin, harmoniumarekin edo ttun ttunarekin aritzen da, eta grabazioa ere Duzunaritze edo Eihearreko eliza bezalako tokietan egin da soinu paisaiak txertatu eta errespetatuz.

'Erromantizismoa', Verde Prato eta Bronquio (Plan B)

'Erromantizismoa', Verde Prato eta Bronquio

'Erromantizismoa', Verde Prato eta Bronquio

Egia esan, Ana Arsuagaren lanak gutxi dauka folketik. Hala ere, erabiltzen dituen formek eta hitzek sentzazio antzekoak eragin ditzakete (errekuperazioan oinarritutako lana ere badu, Euskal pop erradikala). Balentin deunan argitaratutako Erromantizismoa EP hau Bronquiorekin elkarlanean sortu dute, Donostiako Tabakaleran egindako erresidentzia baten ondorioz.

Bronquioren ekoizpenak baditu hegoaldeko tradizioen aztarna asko, eta Verde Pratoren poetikarekin bikainki egin du bat, euskaraz kantatzera ausartu arte! Titulua Madrilgo erromantizismoaren museoak inspiratu zuen, eta hala, Vuelven las flores seriean oinarritu du azala Eider Corralek. Lanak hiru mozketa ditu, baina istorio oso bat bezala funtziona-tzen du: emozionala, amodiozkoa, dantzarakoa... Kantu herrikoi esperimentala, juglareen bezala narratiba kantatu eta dantzatzekoa, punta-puntako ekoizpenez eta antzinako usainarekin.

'Inbasioak', Ekhi Lambert (Forbidden Colours)

'Inbasioak', Ekhi Lambert (Forbidden Colours)

'Inbasioak', Ekhi Lambert (Forbidden Colours)

Kantautore hasi zen Ekhi aurreneko diskoan, Haustura, 2020ekoa. Soila zen ekoizpenean lana, baina sakona eta landua konposizio zein hitzetan. Oraingoan, muturrera eraman dau kontzeptua Iparraldeko musikariak.

Forbidden Colours diskoetxeak portada iradokigarriaz argitaratutako Inbasioak lan eder hau maximalista da. Gehiegizkoa, zentzurik hoberenean. Hitzak sakon eta barnerakoi jarrai-tzen dute, baina oraingoan, ekoizpen garbi eta instrumentazio itzela erabili du, Sufjan Stevensen erakoa, agian. Kaki Arkarazoren gidaritzapean, disko txundigarria grabatu du ohiko musikari lagunekin (Felix Buff, Joseba Irazoki...), Oiasso kamerata soka orkestrarekin eta bestelako hainbat musikarirekin orkestra jendetsua osatuz. Mundu propioa eraikitzen duten 12 abestien maisulan honek Stendhal sindromea eragingo dizu.

'Mientras vivas brilla', Amaia Miranda (Vida Records)

'Mientras vivas brilla', Amaia Miranda (Vida Records)

'Mientras vivas brilla', Amaia Miranda (Vida Records)

Mirandaren ibilbidea ez da izan apoteosiko horietakoa, inurri langilearena baizik. 1993an Bilbon jaioa, gitarra bere gorputzaren atal bat gehiago izartea lortu du. Estudioko musikaria da eta bira askotan parte hartu du gitarra jotzaile gisa (Orain, Gorka Urbizurekin dabil). Mientras vivas brilla bere bigarren lana da, eta intimoa zein gordina da.

Agian, kantautoreen folketik hurbilen dagoen diskoan biluzik agertzen da, ñabardura eta akats txikiak ere entzun daitezkeelarik. 1913ko gitarra batekin jotakoa, Seikilosen Epitafiotik abiarazten da (hegoaldean idatzirik aurkitutako melodia zaharrena) argiz betetako 11 abesti eder entregatzeko, zeinetan gaztelania, frantzesa, katalana eta ingelesa erabiliz, hitzak jartzen dizkion ikasteari, inauteri eta barnean dugun argi txikia bilatu eta balioan jartzeari. Bai, bizi bitartean, dirdira egin behar dugulako.