BILBO. Atzo goizean, hilak 9, Azkuna Zentroak Bilboko Udal Musika Bandaren 125. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldia hartu zuen. Bertan Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Gonzalo Olabarria Kulturako zinegotzia eta Ana Madariaga Bilbao Musikako Zuzendari Kudeatzailea izan ziren, besteak beste.

Jardunaldiari Jose Ignazio Ansorenaren "Botxo" interpretatuz eman dio hasiera Udal Txistulari Bandak. Ohorezko aurreskuaren eta Bilbao Musikako zuzendariaren ongietorri hitzen ondoren, alkateak hitza hartu du bandaren kalitate artistiko egiaztatua eta Bilboko hiriari zerbitzu emateko bokazioa balioesteko.

Alkatearen hitzen ondoren, Jose Rafael Pascual Vilaplana zuzendari titularraren gidaritzapean, musika bandako 50 musikari inguruk beraien lanari ekin diote. Bere historiako une ezberdinak biltzen zituen argazkien proiekzio batekin batera, bandak euskal musika herrikoiaren konpositore ezagunenetakoa den Jose Maria Iparragirreren "Gernikako arbola" abestia jo du. "Gernikako arbola" izan zen bandak 1985eko ekainaren 9an Areatzako kioskoan abestu zuen lehen obra. Omenaldia amaitzeko, bigarren eta azken abesti bat jo dute, "Agur Jaunak”.

Gaurko ekitaldia Bilboko Musika bandaren lehen agerpen publikoa izan da, hiru hilabeteko konfinamenduaren ostean. Banda osatzen duten profesionalek beren kontzertuen agenda atzeratu behar izan dute osasun-krisiaren ondorioz. Martxoaren amaieran Bilbao Musikako entsegu-instalazioak itxi zirenetik, taldeko kideek telelanari heldu diote, eta orain arte banakako partiturak entseatzen aritu izan dira etorkizuneko emanaldietarako.

Gaurtik aurrera, bandak entseguei ekingo die berriro Bilbao Musikako instalazioetan, osasun-agintariek ezarritako segurtasun- eta higiene-irizpideetara egokituz.

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDA

1895eko ekainaren 9an, José Sainz Basaberen zuzendaritzapean, Bilboko Udalaren Musika Bandak bere lehenengo kontzertua eman zuen Areatzan. Harrezkero José Franco Ribate (1924), Pedro Córdoba Rozas (1928), Jesús Arambarri Garate (1932), Bruno Muñoz (1950), Urbano Ruiz Laorden (1969), Antonino Ibarrondo Oleaga (1979), Jesús María Bilbao Estefanía (1995), Rafael Sanz-Espert (2002) eta José Rafael Pascual Vilaplana (2015) izan dira ehun urtetik gora dituen Udal Bandaren zuzendariak.

Bilbao Musika Toki Erakunde Autonomiadunaren barruan dago. Aipatzekoak dira bere emankizunak ekitaldi ofizialetan eta ospakizun herrikoietan, halaber, Azkuna Zentroan eta Areatzako kioskoan eskaintzen dituen kontzertu zikloak.

Azpimarratzekoak dira, era berean, Euskalduna Jauregiko Auditorioan egiten diren kontzertu denboraldiak. Ziklo horietan izen handiko zuzendari gonbidatuak izan ditu, hala nola: Enrique García Asensio, Pablo Sánchez Torrella, Juan José Ocón, Darío Sotelo, José Mª Sáinz Alfaro, Gary F. Lamb, Richard Miles, Thomas Rotondi, Evgeny Dzhalalov, Pablo dell'Oca, Fernado Bonete, Jan Cober, Douglas Bostock edo Franco Cesarini; bakarlari handiak ere bai: Pedro Iturralde, Kepa Junkera, Astrid Crone, Manuel Bobenrieth, Javier Eguillor, Manel Ramada, Santiago Juan, Mª Eugenia Silguero, Euskadi Brass metalezko boskotea, Donostiako Orfeoia, Inés Olabarria, Claudi Arimany, Vicente Zaragoza, Juana Guillem eta Serafín Zubiri, besteak beste.

Bandak 15 disko argitaratu ditu: "Aires de Euskal Herria", biniloan grabatuta; CD bikoitza, barne zuena José Franco Ribateren lanekin egindako monografikoa eta pasodobleen aukeraketa bat, mendeurrena zela eta; Ciudad de Valencia 2002 banden nazioarteko lehiaketan grabatutako CDa; ; "Banda Band" Oskorrirekin batera; "Concierto de Navidad" "Cantando durante 125 años", biak ala biak Bilboko Koral Elkartearekin; "Spanish music for wind band" jazzaren arloko abestiekin; hiru CD bikoitz, Euskalduna jauregiko zuzeneko emanaldiekin, "Tell me a Brass Story" Spanish Brass metaleko boskotearekin batera; "Zarzuela" CD monografikoa, Iñaki Urkizuk zuzendua, "Cosas de la imaginación", Eduardo Morenoren zuzendaritzapean eta "Bidaiak" Jose R. Pascual-Vilaplanak zuzenduta.

Bere jarduera ugarian kontzertu asko eskaini ditu Estatu osoan, azpimarratzekoak dira Valentziako Palau de la Musican, Unió de Llíria Antzokian, Gasteizko Principal Antzokian, Iruñako Gayarre Antzokian eta Tenerifeko Santa Cruzeko Angel Guimerá Antzokian emandakoak; Donostiako Kursaal Antzokian egin zen EITBko gabonetako saio berezian izan zuen partaidetza, Aste Nagusian Abandoibarran, Kepa Junkera, Oskorri, Sole Jiménez, Serafín Zubiri eta Urkorekin eskainitako kontzertuak; Errenteriako Musikaste amaierako kontzertuan Andra Mari Koralarekin izandako partaidetza, Tenerifen, Banda Sinfonikoen Zuzendarien, konpositoreen, moldatzaileen eta instrumentisten IV. Biltzar Iberoamerikarrean izandako partaidetza; Espainako Flauitisten Elkartearen IV.bilera, Madrilgo Canal-eko Antzokien Musika Banden III.topaketa eta "Vila de la Sénia" Musika Banden lehiaketa, Leoneko musika espainiarren XXX. Jaialdia eta 2017ko WASBEk antolatutato Bandentzako Nazioarteko konferentzian eskainitako kontzertuak, besteak beste.