Fitxa

Eguna. Martxoak 4, asteazkena

Ordua. 15:30 etan.

Tokia. Gasteiz

GAUAK, iluntasunak eskaintzen duen segurtasun ezak, herritarrak eta familiak izutzen ditu, baina baita etxerik ez duten pertsonak ere. Pertsona hauek, ahulagoak dira arrisku gehiago dituztelako, egoera ekonomiko onean ez daudelako eta etxerik edo familiarik gabe bizi direlako. Baina nork zaintzen ditu etxerik ez duten pertsona horiek? Hurbil taldeak behar duten konpainia, familia eta zaintza hori izatearen antzekoena da; gertukoak dira, hurbilak, eta haietaz mimoz arduratzen dira. Psikologo, gizarte hezitzaile eta gizarte langilez osatutako talde horrek zehatz-mehatz ezagutzen du kalean bizi den pertsona bakoitza eta haietaz arduratzen dira, haiek uzten dieten neurrian, behintzat.

2019an talde horrek gizarte bazterketa larrian zeuden 300 pertsona inguru lagundu zituen, horietatik 25 inguru aterperik gabe. "Lan gogorra da bizitzaren aurpegirik gogorrena ikusten dugulako, baina egunez egun ahalegintzen gara gehien behar duten pertsonei lagundu ahal izateko", dio Txaro Basterrak, Hurbil taldeko arduradunak. Gasteizko Udalak dituen datuen arabera, 2017an 170 familia lagundu zituzten eta 2018an 155 familia. Artatutako pertsonei dagokienez, 367 izan ziren orain dela bi urte eta 2018an 438ra igo ziren. Kale heziketako programaren bidez egiten den esku-hartze soziala gizarte bazterketako egoera larrian dauden eta babes instituzional ororen aurkako gaitzespen pertsonaleko jokabidea planteatzen duten pertsonei zuzenduta dago, baldin eta babes eta gainbegiratze bat eskatzen badute edo bizi ohitura normalizatuak eskatzen badituzte, hain zuzen ere. "Gure lana gainerako gizarte hezitzaile eta langileekiko oso ezberdina da. Gertuagokoak gara eta hortik dator gure izena, Hurbil. Funtzionario bakar bat ere ez dago igande batean arratsaldeko zazpietan ospitale batetan, etxerik gabeko taldekide bat gaizki dagoelako eta hari laguntzeko, adibidez. Maitatu dugun lana da hau, mimoz egiten duguna.

Gizarte bazterketa larria jasateko arriskua duten pertsona guztiei laguntzen diegu behar duten guztian: batzuetan, etxea garbitu behar izan diegu diogenoen sindromea izan dutenean, beste batzuei hozkailuko janaria kudeatzen laguntzen diegu edo erosketak egiten laguntzen diegu..., hor gaude, egunez egun, etxerik gabeko pertsona horiei izan diezazkieketen laguntzak gogoratzeaz gain, behar duten edozertan orientatzen saiatzen gara", azaldu du Naia, Gizarte langileetako batek. Oro har, Intentsitate Handiko Hurbil taldearen lana arlo hauetan gauzatzen da: gizarte arazoak antzeman eta arreta profesionala eskaintzea, aholkulari-tza (legala, osasunekoa...), laguntza psikologikoa eta hezkuntza arloko jarraipena eta laguntza, bitartekaritza eragile sozialekin (lan eta osasun arlokoak, judiziala) eta garapen pertsonaleko hainbat arlotako babesa (ekonomikoa...) ematen die.Hurbil ekipoaren arreta jaso duten pertsonek badituzte zenbait ezaugarri sozial eta pertsonal antzeko beraien artean: kroniko bihurtutako eta iraupen luzeko egoerak dituzte eta esku-hartze iraunkorra behar izaten dute, helburuak lortuko badira.

Beraien eginkizunen artean, etxerik gabekoak birkokatzen saiatzea eta kaletik ateratzen saiatzea dago, espezializazioren batean trebatuz eta, noski, haientzako lan bat bilatuz. Kalean igarotzen duten egun bakoi-tza, askotan, birgizarteratzetik aldentzen den eguna izaten da. "Azkenean beraien errutina txikiak egiten dira eta askotan ez dute hortik atera nahi, ez dute araurik nahi, eta errespetatu egin behar ditugu, pertsonak diren bezala", dio Txarok.

si quieres formar parte

de nuestra comunidad y quieres contar tu historia, envíanos un WhatsApp al 610 213 506 o escríbenos a zuzaradeia@deia.eus para compartir un relato contigo.