‘Itxuroso’, modaren inguruan euskaraz
aste gutxi batzuk darama-tza antenan Itxuroso saioak, ETB-1 kateak eskaintzen duen itxuraldaketa programak. Ordutik, pertsona ezezagun eta ezagunen baten (Eva Arguiñano, esaterako) metamorfosia ikusteko aukera egon da, baita ikusleriaren azterketa xume bat egiteko ere. “Nahiz eta euskalduna ez izan, jende askok jarraitzen du saioa, berri-tzailea eta oso estetikoa delako. Euskara praktikatzeko aukera polita ere bada”, adierazten du Unai Goikoleak (Durango, 1982), Maite Eskarmendirekin batera programaren aurkezlea denak.
Arrakasta handiko formatua jarraitzen du saioak; izan ere, Estatu Batuetatik datozen tankera honetako programa asko eman izan dira. Edonola ere, Itxuroso bertoko estetikaren erakuslehio izatearen irrikarekin sortu da. “Euskal modak badu zeresana, historian zehar gauza ikaragarri interesarriak egin dira berton eta, sarri, badirudi ahaztu egiten dugula, beste esparru batzuen mesedetan -gastronomia, kirola, musika...-. Itxuroso euskal modari merezi duen lekua emateko modu bat da, baita bertoko estetikaren islada ere; izan ere, kaleetan grabatzen dugu eta jendeak daraman janzkera ikusten da”, kontatzen du Goikoleak.
Zentzu horretan, Euskal Herriaren geografia zabala eta testuinguru ezberdinei erreparatu behar zaio. Durangarraren esanetan, “hiriak, esaterako, toki aproposak dira azken joerak jarraitzeko, jende moderno ugari asko baitago. Estetika propioak ere baditugu, mendizalea, hippyagoa... parte-hartzaile askotan ikusi dugun bezala, gure izaeraren erakusgarria da. Ezbairik gabe, gure nortasunak ere zerikusia du janzkeran; jatorri nahiko serioa dugu eta erlijioa historikoki inportantea izan da, horregatik, igandeetako arropak garrantzia izaten jarraitzen du”.
Janzkera kontuei dagokionez, eguraldiak ere badu zeresana. “Penin-tsularen iparrean gaude eta arropa asko eraman behar da soinean, batez ere neguan. Horrek frantsez kutsua duen dotorezia bat baimen-tzen du; Mediterraneoan, adibidez, sport arropa gehiago erabili ohi da”.
arreta berezia “Agian jende asko ez da prestatuko programan parte hartzera, baina bai etxetik jarraitzera, kuxkuxeatzera eta baita ikastera ere”, irizten du Goikoleak; dena dela, bere esanetan, saioa ematen hasi denetik, gero eta jende gehiagok dei-tzen du parte hartzeko. “Orokorrean, jendeak estilista batekin hitz egin nahi izaten du. Hein txiki batean, dendetan edo ileapaindegietan laguntza hori ematen da, baina guk arreta espezializatuagoa eta sakonagoa eskaini dezakegu”.
Programaren gidariak dira itxuraldaketaren ardura hartzen dutenak. “Maite kazetaria eta erreportaria da, telebistan ibilbide luzeduna. Azken urteotan jendeak lan ezberdinengatik ezagutzen nauenez, artista polifazetiko bezala definitu izan naute. Bi profil benetan ezberdinak ditugu. Hala ere, oso bikote ona egin dugu hasieratik, Pili eta Mili antzeko ba-tzuk bihurtu gara”.
Hala ere, aurkezleek ez dute beti nahi dutena egiten, “eta hori positiboa da”, hausnartzen du durangarrak. Makillajeaz ulertzen duen pertsona bat dago, ileapaintzaile bat, personal shopper bat... eta baita bisajista bat ere. “Aurpegiaren ezaugarriak irakur-tzen dituen jakintza bat da bisajismoa; teoriatik abiatuta norbanakoarentzat egokiena dena gomendatzen da”. Parte-hartzaileek ere, nola ez, beraien iri-tzia eman dezakete.
“Guzti hori kontuan izanik, batzutan finago aritzen gara eta beste ba-tzuetan ez”, aitortzen du Goikoleak. Edozein kasutan, “parte-hartzaile bakoitzari programak gauza ezberdin bat eskaini dio; batzuentzat aldaketa handia izan da eta beste ba-tzuentzat, ordea, sinpleagoa”.