Lotsa gainditzea lehen pausoa
Euskara hainbat aurpegiko hizkuntza da. Euskaltegietan euskara ikasten dutenak gero eta gehiago dira. Askok ez dute tituluagatik egiten, hitz egiteko gaitasuna bilatzen dute
EUSKARAZ hitz egitea ez da bakarrik hizkuntza baten mamian buru belarri sar-tzea. Euskarak hainbat aukera eskaintzen ditu erabiltzen dutenen harremanetan; mendiko irteeretan, poteoan, kuadrilan, eskolako batzarretan, parkean, lanean... Euskarak ate ugari irekitzen ditu, eta, horregatik, gero eta pertsona gehiago anima- tzen da euskaltegietara euskara ikastera joatera. DEIA Lemoako AEKko talde bateko klasean murgildu da bertako ikasleek euskararekin duten harremana ezagutzeko; hainbat dira euskararen atzetik azaleratzen diren istorioak. Sevillakoa, katalana, Cacesezkoa, Pakistangoa, Zornotzakoa eta Basaurikoa... Manu, Roser, Guadalupe, Akhond, Xabier, Miren, Manu eta Leire. Ez dute euskarako titulua lor- tzea bilatzen, euskaraz erraztasun minimo batekin hitz egitea baizik.
Edurne Gorospe irakaslearen baimenarekin, DEIAk mintza praktika egin zuen eurekin egun hartan. “Zergatik ikasten duzue euskaraz?”, galdetu genien.
Manu Vazquez izan zen hitza hartu zuen lehena: “Niretzako beharrezko da euskara ikastea jendearekiko harremanak jorratzeko. Bedian bizi naiz eta Arratiara heldu nintzen lehenengo momentutik argi izan nuen euskaltegian apuntatu behar nintzela”, azaldu zuen Sevillan jaiotakoak. Manu mendizale amorratua da eta mendiko irteeretan euskara pilo bat erabiltzen du. “Kuadrila euskalduna daukat eta mendian ez dut beste hizkuntzarik erabiltzen. Euskara erabiltzea jende desberdin asko ezagutzera eraman nau. Euskara ikasi baino lehen, askotan, nahi barik, tokiz kanpo senti-tzen nintzen. Gainera, orain bi seme-alaba ditut eta eurekin ere dena euskaraz hitz egiten dut”.
Roser eta Guadalupe ere euskaldun berriak dira; bata katalana, bestea cacerestarra. Ikasle hauek azpimarratu zutenez, gogotsu eta ilusioz ari-tzen dira Edurne irakaslearen azalpenak jarraituz Nor Nori Nor eta Nor Nork aditzak ikasten. “Oso zailak dira, baina beharrezkoak. Ahalegin guztiak egin behar ditugu euskara ikasteko”, bota zuen Roserek.
Guadalupe Martín orain dela hamalau urte bizi da Lemoan eta bertako herrian ikasten du euskara. Zailtasunak zailtasun, Cacereseko emakume hau gustora doa euskaltegira ariketak egitera. “Ulertu nahiko ondo egiten dut baina hitz egitea beste gauza bat da. Hori bai dela zaila, gainera arratiarra... Ziur nago lortuko dudala”, dio. Miren Amu Zornotzakoa da baina Lemoan bizi da orain dela hogei urte. Hiru urte daramatza euskaltegian euskara ikasten. “Nire bi seme-alabarekin praktika-tzen dut eta asko laguntzen didate”.
Argi dago edozein hizkuntza ikasteko egin beharreko lehen pausoa lotsa alde batera uztea dela. “Gaizki egingo dudala pentsatzen dut eta horregatik ez naiz ausartzen euskara erabiltzera. Beharrezkoa da ikasten dugun guztia praktikara eramatea”, dio Manu Santos zornotzarrak. Akhond Pakistangoa da eta berarentzako lotsa ez da existitzen euskara hitz egiteko orduan. “Nahiz eta hanka sartu berdin zait. Euskararen mundu honetan denok izan beharko genuke ardura”, bukatu zuen euskaldun berri honek.
Más en Qué mundo
-
Las palabras del castellano con origen en el euskera, según el influencer Beñat Olea
-
Paran a una mujer y graban en su coche a un mapache fumando una pipa de metanfetamina
-
La Policía intoxica a una ciudad entera al quemar el cannabis del que se había incautado
-
Compra un coche de segunda mano y descubre que es el que le habían robado