Nafarroan ETB ikus dezaten "bultzada politiko" gehiago eskatu dio Aralarrek Eusko Jaurlaritzari
baseberen ustez horrek ekarriko dio herrialdeari albistegi propioaren "egonkortasuna"
BILBO. Nafarroan ETBren lau kateak ikus daitezen Eusko Jaurlaritzak Gobernu nafarrarekin sinatutako elkarlan hitzarmena berriro negozia dezan eskatu zuen atzo Mikel Basabek Gasteizko Legebiltzarrean.
Aralarko legebiltzarkideak Patxi Lopezen gobernuaren ezintasuna salatu zuen. Gogorarazi zuenez, Jaurlaritzak 2009an Nafarroako gobernuarekin sinatutako lankidetza-protokoloak espreski jasotzen du ETBri dagokiola Lurreko Telebista Digitalaren (TDT) bitartez emititzeak dakarren gastua ordaintzea. Hori jakinik, eta kontuan izanik multiplex oso batek lau kate emititzeko balio duela eta ETBk lau kate dituela, protokolo hura txarto negoziatu zela salatu zuen. Bere irudiko, "ETB1 eta ETB2 baino ez ditu jasotzen, lau kateak jaso beharrean, logikak eskatzen duen bezala".
Aralarrek bultzada politiko gehiago ematea eskatu zion Kultura sailburu Blanca Urgelli. "Jaurlaritzak eta alderdi sozialistak bultzada politikoa eman behar diote gaiari, Nafarroan ere ETB ikus dezaten, horrek ekarriko baitu Nafarroako albistegi propioaren egonkortzea eta finkatzea".
Aitzitik, Urgellek hitzarmena betetzeko asmoa berretsi zuen, baina "baldintza ekonomikoak ezin onartuzkoak, gehiegizkoak, direla" argudiatu zuen. Hori argitze aldera, aitortu zuen multiplex osoagatik milioi bat euro eman beharko liokeela Jaurlaritzak Nafarroako Gobernuari, baina kontrapartida bezala, bi kanal bakarrik eskain- tzen direla esan zuen. "Horiek dira baldintzak: Euskadik osoki ordaindi multiplexa eta bi kanal bakarrik ibili hala ere".
Más en Política
-
El PNV no llega a un acuerdo con el PSE y presentará en solitario una iniciativa para blindar el euskera en las OPE
-
Alvise enmarca en la "crítica política" y en la "libertad de expresión" el acoso en redes a una fiscal
-
Santos Cerdán pide al Supremo que suspenda su declaración prevista para el 25 de junio
-
Pradales hace balance en el Parlamento Vasco: anuncia un "análisis exhaustivo" de la contratación pública