Mesa de Redacción

70 milioi bozka

08.11.2020 | 01:22
70 milioi bozka

ASTE honetara arte ez genuke asmatuko Pennsylvania mapa baten kokatzen, beldurrak airean egon ostean Bideni garaipena eman dion estatuta. Zenbait egiaztapen utzi dizkigute Estatu Batuetako hauteskundeek. Batetik, sekulako ikusmira sortzen duen bozketa prozesua ezohikoa dela. Egun, estatu federal bakoitzak boto zenbaketarako sistema ezberdina izanik, horietako batzuek bost egun eman ditzakete posta bidezko bozkak kontatzeko. Harrigarria munduko potentziarik handienean. Bestetik, AEBtan bizi diren hispanoek boza emateko orduan masa homogeneo bat osatzen ez dutela ikusi dugu. Esaterako, komunismoa ezagututa, Trumpen alde jartzea nahiago dutela agertu dute Floridako kubatar askok. Horra hor, errepublikanoen kanpaina difamatzailearen uzta. Hirugarrenik, herritarren artean polarizazioa muturrekoa den arren, aurkeztutako hautagaien artean VOX eta Ciudadanos alderdien arteko alde bera dagoela azaleratu da. Demokratek, obario nahikorik ez, eta, langa bat hausteko aukera galdu dute Kamala Harris zokoratzean. Laugarrenik, iruzur hitza behin eta berriz errepikatzeak egia bihurtzen ez duela frogatu da. Bere aldeko hedabide eta jarraitzaile gehienek ere ez diote sinesgarritasunik eman Amerika berriz ere handi egin nahi zuenari eta. Azkenik, hauteskunde hauek agerrarazi dute europarroi zerbaitek ihes egiten digula. Erabat ulergaitza zaigulako koronabirusari aurre egiteko lixiba injektatzea gomendatu zuen gizontxoak 70 milioi bozka jaso izana.

aaraluzea@deia.eus

Más información